2021/9

Andoni Luis Aduriz, munduko hirugarren sukaldari onena

100 sukaldari handien zerrendaren artetik gastronomiaren podiumera eraman du epaimahaiak Aduriz, eta bere lana gorenen parekoa izendatu.

Olatz Mitxelena Larretak irabazi du Igartza Saria

'Arrakalak' ipuin bilduma proiektuarekin irabazi du literatur beka. Urte bat izango du egitasmoa osatzeko; pitzadurak izango dira ipuinen arteko loturak.

Lekuonarekin "anbizio falta" egotzi dio gobernu taldeari PSE-EEk

Lekuona Fabrika hizpide izan du PSE-EEk beste behin ere. Agerraldia egin dute Fabrika berriaren aurrean, ateak zabaldu eta 100 egunera haren funtzionamendua eta kudeaketaren gaineko balantzea egiteko.

elorrondo eta makutso

Elorrondo eta Makutso bideen noranzkoen aldaketa azaldu du udalak

Trafiko arazoak eta oinezkoen pasabidea errespetarazi nahi izan dituzte obra horiek. Oinezkoek lehentasuna dutela berretsi du udalak.

lekuona

Arte bizien orea harrotzeko, 'Legamia'

Arte bizien sorkuntza eta mediazio egonaldi programa berria da Errenteriako Udalak martxan jarri duena.

Ekipamendua jantziko dute datorren asteburuan Pasaiako talde gehienek

Martxa hartzen hasiak dira futboleko, eskubaloiko, belar hockeyeko eta areto futboleko kirolari ia guztiak. Datozen egunotan hamar partida lehiatuko dira.

Berritik asko dakar udazkeneko Lezoko kultur agendak

Abenduaren 19ra arte 30 ekitaldi ingururekin josi dute kultur proposamenen atala. Hiru berritasun aurkeztu dituzte udal ordezkariek.

Garraiobide iraunkorraren aldeko deia egin du udalak

Hiri arteko autobusen eta Euskotrenen erabiltzaile diren herritarren artean, 50 bonu zozkatuko ditu udalak Mugikortasun Iraunkorraren Astearen barruan.

Ane Santesteban hirugarren, L´Ardecheko Tourrean

Errenteriarra Bike Exchange taldearekin ari da, eta Tourraren irabazlea izan den Leah Thomas estatubatuarrak egindako denboratik  9 segundora gelditu da orokorrean.

oiartzungo garagardo festa

Garagardo Festarik aurten ez egitea erabaki dute antolatzaileek

Urriko feria antolatzen dutenek ez dute beren burua boluntarioen osasuna bermatzeko gai ikusten. Datorren urtean ospatzea espero dute.

baldimetan

'Baldimetan', aste honetako oiartzuerazko hitza

Ttur-tturrek proposatutako dibulgazio iniziatibaren barruko hitza 'baldimentan' izango da. Meme eta bideoak are sozialetara igotzeko eskatu dute.

Irakurketa klubak eta kontakizun laburren solasaldiak, Lekuona Fabrikan

Urritik aurrera Irakurketa Klubak eta Kontakizun Laburren Solasaldiak izango dira Lekuona Fabrikan helduei begira. Maiatzera bitartean izango da horiekin gozatzeko aukera.

Koronabirusagatik kutsaturik ez asteburuan Lezon eta Pasaian

Asteburuan ez da izan kutsatzerik ez Lezon ezta Pasaian ere. Errenteria-Oreretan hamar hauteman dituzte osasun zerbitzuek, eta bi Oiartzunen.

flauta taldea

Flauta taldeak larunbatean esango dio agur 30 urteko ibilbideari

Larunbatean —hilak 25— emango dute azken kontzertua, hiru hamarkadatan jotzen aritu ondoren. Hainbat garaietako 45 flautista elkartuko dira.

'San Pedro Txikiak' ospatzeko hiru eguneko egitaraua osatu dute

Datorren ostiraletik (hilak 24) igandera arte egungo osasun egoerara egokitutako jarduerak antolatu dituzte hainbat herritarrek.

Behobia-Donostian parte hartu nahi duzu? HITZAk dortsal bat du zozkatzeko

Azaroaren 14an da Behobia-Donostia lasterketaren 56. ekitaldia HITZAk dortsal bat zozketan jarri du HITZAkideen eta HITZAren harpidedunen artean.

niko etxart oiartzun

Niko Etxartek itxi du solasaldi musikatuen zikloaren sarraila... oraingoz

Gorka Urbizu eta Olatz Salvadorren ondoren, Niko Etxart izan da protagonista 'KantagiLtza'-ren bigarren zikloko hirugarren saioan. Jendetsua izan da.

Itaiak aurrera begirako helburuen berri emateko aurkezpena antolatu du

Hilaren 25ean izango da (larunbatarekin) Oreretako gaztetxean. Aurkezpenarekin batera, kantaldia ere antolatu du.

Errenteria-Oreretako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Honakoak, Errenteria-Oreretako futbol eta areto futbol taldeen emaitzak.

Jose Garcia zendu da, Sanpedrotarra Arraun Elkarteko lehen bazkidea

Klubaren sortzaileetako bat izandako Jose Garcia Castiñeira larunbatean zendu zen. Presidente izandakoaren familiari dolumin mezuak helarazi dizkiote.

Gehiago