
Pasaiako herritarren iritzia jaso nahi du udalak, udalerrian euskara nola ikusten duten ezagutzeko. Gaztelerazko bertsioa ere badu galdetegiak.

Ostiralean hasita, hilaren 23ra arte, bederatzi kontzertu eskainiko ditu Musikastek bost agertoki ezberdinetan. Helburua, hasi zenean bezalaxe, euskal musika, obra klasikoak eta garaikideak zabaltzea, egungo egileei babesa emateko, eta emakume konpositoreen sorkuntza berriei aipamen berezia eginez.

Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzera deitu ditu oiartzuarrak. Udalak bat egin du deialdiarekin.

Bularreko Minbizi Metastasikoaren Munduko Eguna da gaur, eta horren harira, berdez, urdinez eta arrosaz argiztatu dute udala.

Oiartzungo Sarek Joanes Larretxea euskal preso oiartzuarraren egoeraren gaineko irakurketa egin berri du, haren atxiloketaren 12 urteurrenean. Oiartzuarra etxera ekartzeko oraindik ere "bi oztopo nagusi" daudela salatu dute.

Beste Euskal Herria posible da. Gazteok independentzia leloarekin elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Herriko Plazan Ernai gazte antolakundeak deituta.

Etxetik kanpoko partidetan bi garaipen. Tabernak eta Aranburuk 40-12 irabazi zuten eskuz binakakoaren hirugarren mailan HAsparrengo Noizbait taldeko pilotarien aurka, eta Etxezarretak eta Chiapusok 40-23 Baigorriren aurka.

Pasaia-Lezo Lizeoko hainbat ikaslek jarduerak egin dituzte ikastolan bertan, intsumisioa hizketarako gai izan dutelarik.

Industria Ondarearen Elkartea ontziaren egoera aztertzen ari da. Draga museo bihurtzeko proposamena lantzen ari dira, baina San Pedro "ez da lekurik onena".

13/13 auziaren barruan epaitzen ari diren Iker Sarriegiren aldeko egun osoko egitaraua antolatu dute. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, Kastro tabernan.

Marijose Aranburu Arbelaitz da elkarteko zuzendaria. Elkartea berriro normaltasunera eramatea izango da helburu nagusia.

Arbusto Crower goitizenpean, 2021ko bigarren albuma plazaratu du musikariak. "Umore gutxiko eta aurreiritzi askoko jendea muzinduko dute erritmo hauek".

Azken hilabeteetan bazkide talde batek landu duen proposamenaren berri emango diete elkarteko beste bazkide guztiei.

Eneritz Artetxe, Maider Galarza eta Idoia Hernandez 'Hatxe'-k parte hartzen duten emankizuna etzi egingo dute, Ehuntzen.

Pasaia Kayakeko piraguistak Eskola Kiroleko bi jardunalditik bi irabazi ditu, Urola ibaian gora oraingoan. Azaroaren 13an izango dute hirugarren eta azken lehia.

31 urtez izan da Lezoko Udaleko kontu-hartzaile Pedro Etxarri. Iraileko udalbatzarra izan zen haren azkena, urriaren lehen egunean erretiratu zelako.

Aranzadi zientzia elkarteko Ornitologia saila eta Errenteriako Udala udalerriko hegazti-fauna ikertzen ari dira, eta helburuetako bat, herritarrak horren ezagutzan eta zaintzan inplikatzea da; horren barruan kokatzen da tailerra.

Udalak atzo iragarri zuen udal eraikinetan ez zutela zerbitzurik emango, argindar sarea konpontzeko. Baina eten horiek herritarrei ere eragin diete.

Zortzigarren astean sartu da oiartzuerazko hitzen erronka. 'Enpu in' da aste honetan sare sozialen bitartez zabalduko den hitza.

Urte bukaerara arteko programa aurkeztu du Pasaiako Zinema Txikiak. Trintxerpe eta San Pedrotik Donibanera heltzeko doako motora zerbitzua eskainiko dute.