2022/5

fanderia errota

Fanderiako Errotak jarduera ugari eskainiko ditu

Lehenengo aktibitatea hilaren 8an izango da, eta azkena uztailaren 16an.

Enkantean aterako dituzte Trintxerpe eta Antxoko azoketako hainbat postu

Hilaren 18ra arte eman ahalko da izena udal azoketan hutsik dauden salmenta postuen enkantean parte hartzeko.

Musikasteren historia ezagutzeko webgunea jarri dute martxan

50. edizioko egitaraua eta kontzertuetan ateratako argazkiak egongo dira ikusgai.

Asfaltatze lan gehiago Trintxerpen: Ulia etorbidea eta Azkuene goialdea

Bi kaleetako lanak bihar gauean hasiko dira. Uliakoak gutxienez bi egunez luzatuko dira, eta Azkuenekoak gau bakarrean egingo dituzte.

Udala eta Olatukoop, lankidetzan proiektu kooperatiboak bultzatzeko

Pertsonen beharrei erantzungo dieten eta tokiko ehun ekonomikoa indartuko duten proiektu kooperatiboak bultzatuko dituzte.

Zabalik da Tomas Garbizun izena emateko epea

Jada ikasle direnek hilaren 13ra arte eman dezakete izena; berriek, berriz, hilaren 23tik 27ra egin behar dute matrikula.

[Galeria] Koki Eskisabel, bizitza oso bat Pasaia KEri emana

42 urtez gorputz eta arima Pasaia KEren alde lanean ibili ondoren, erretiroa hartzea erabaki du Jokin Eskisabel Oiarbidek.

Pentsiodunek borrokan jarraituko dutela argi utzi dute

Hilabeteko lehen astelehenean kalera irten dira pentsiodunak euren aldarriekin jarraitzeko, eta maiatzaren 12an Gasteizen antolatu den manifestaziora joateko deia luzatu diete herritarrei.

[Galeria] Dantzari txikien eguna, aparta

Ereintza Dantza Taldeak antolatutako eguna bete-betea izan zen. Goizez nahiz arratsaldez, dantza giroa nagusi herrian.

Sanjuandarrak Espainiako Txapeldunak jubenil kategorian

Espainiako Batel Txapelketa Pasai Donibanen jokatu izan arren ez zen euskaldun partaidetza handirik izan. Sanjuandarrak Oarso-bidasoko ontzi bakarrak izan ziren.

Haur literaturan genero berdintasuna lantzeko aukera Oarsoaldera dator

Parean elkarteak solasaldi zikloa antolatu du maiatza eta ekainerako. Horietako bi, bada, Errenteria eta Oiartzunen egingo dituzte.

Jostakeitan, euskaraz jolasten

Herri Eskolako Euskara Talaiak eta Txirbillak elkarlanean haurrentzako eta familientzako egitasmoa landu dute.

labore oarso

Datozen urteetan emango dituzten pausuak "elkarrekin adostera" deitu ditu bazkideak Laborek

Batzar nagusia egingo dute datorren hilaren 14an (larunbata da). Haurtzaro Ikastolan bilduko dira.

'Bistara! Euskal zinemaren saioak', asteburuan Trintxerpen

Datozen ostiral, larunbat eta igandean film bana emango dute, 3 euroren truke, Trintxerpeko Alkateordetzan.

Haurrek ere ahotsa izateko jai batzordea osatu nahi dute

Oarso Irriak taldeak bultzatuta, Madalenetan gazteenek euren espazioa izateko Haurren Jai Batzordea osatu nahi da.

Pasaia Musikaleko 50 haurrek kontzertua emango dute igandean

Eskolako abesbatza gaztea Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan elkartuko da, euskal kanta famatuak abesteko.

Kirol jarduerak euskaraz egiteko eta eskaintzeko eskatu dute udalek

Oarsoaldeko lau udalek eskualdeko kirol elkarteei dei egiten diete 12 urte arteko haurrentzako kirol jarduerak euskaraz eskain ditzaten.

Udal txistulariek hiru saio antolatu dituzte maiatzean

Lehen saioa igande honetan izango da, hilak 8, eta txistularien diana Agustinak auzoan barrena murgilduko da.

Arkahitzen bigarren saioa, maiatzaren 13an

Bertsozaleek hitzordua dute berriro Arkaitza tabernan: Arkahitzen bigarren saioa maiatzaren 13an izango da, 23:00etan.

Txosten eskuzko pasaka txapelketan izena eman daiteke jada

Ekaina eta uztailean jokatuko dituzte partidak, kontzejupean, asteazken eta ostegunetan. Finalak aldiz, xanistebanetan jokatuko dituzte.

Gehiago