2024/4

MONTXO JIMENEZ CAMACHO, Kamelamos Adikerar elkarteko ekintzailea

«Ijitook eta euskaldunok gauza asko ditugu komunean»

Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatuko du lehenengoz Errenteria-Oreretak Kamelamos Adikerarren eskutik. Antitziganismoa eta ijitoen gaineko aurreiritziak borrokatzea dute helburu, ezagutzaren bidez.

Emaion, harria irristarazteko

Emaion Lezoko emakumeen harri tira taldeak martxoaren 9an egin zuen lehen erakustaldia. Iazko udan hasitako egitasmoak jada plaza bat egin du bere, eta askoz gehiagoren bila joateko asmoa dute.

Zuri-gorriek gabarra ibaian ikusi nahi dute

Gaur gauean jokatuko dute Athleticek eta Mallorcak Espainiako Errege Koparen finala. Oiartzungo Antton Ezponda lagun taldeak plana du: Bidasoko zuri-gorriekin batera finala bizitzea.

Lezo-Donibane bidegorriaren azken zatiko lanak, martxan

Lanak gauzatzeko epea 6-8 hilabetekoa izango da eta 1.474.000 euroko inbertsioa bideratuko dute horietara.

Ugaldetxoko eskoletan ibilitako ikasleen bazkaria egingo dute

Apirilaren 20an izango da bazkaria Ordo-Zelai sagardotegian, eta Aldabene eta Xabero atzeko eskoletan ibilitakoei zabaldu diete deia.

Mugi sistema ezarri denetik, «mugimendu gehiago»

Hilabete eskas bat darama indarrean Mugi txartelarekin ordaintzeko sistema berriak Pasaiako motoran. Langile eta erabiltzaileekin izan da HITZA, lehen inpresioak jasotzeko.

Bidez Bide garraio zerbitzua arratsaldera zabaldu dute

Astelehenetik aurrera hasiko da zerbitzua ematen arratsaldez ere, uztaila eta abuztuan izan ezik.

Erronka hirukoitza antolatu dute kirol instalazioetan

Hilaren 8tik 14ra egingo dute erronka kirol instalazioen erabiltzaileen artean "lehiakortasuna sustatzeko" asmoz.

'Turismo Etikoa' bereizgarria lortu du Arditurrik

Oiartzungo paisaia eta aberastasun natural, monumental eta kulturala babestu, kontserbatu eta ezagutarazteko egindako lanagatik jaso du zigilua.

Udal kirol instalakuntzak kudeatuko ditu Donibane Eskubaloiak

Larrabide kiroldegia eta Donibane zein Trintxerpeko gimnasioak kudeatuko ditu datozen urteetan. Klubak "ilusioz" hartu du "erronka garrantzitsu hau".

Oielekuko borda berritu du udalak

Teilatua eta sarrera konpondu, barruan sua egiteko dagoen tokia egonkortu eta hesiak eta bankuak berritu dituzte.

Ipar Martxa irteera, Urdabururekin

Oiartzunen ariko dira ipar martxa irteera egiten. Hilaren 13an, larunbatarekin egingo dute irteera.

Loteriak 311.771 euro utzi ditu Trintxerpen

Euromillones zozketak diru zaparrada utzi du barrutiko Zurutuza paper dendan, txartel bakarrean.

Sexualitate osasuntsuaz ariko da Amelia Tiganus abolizionista errumaniarra

Datorren astelehenean (hilak 8) hitzaldia eskainiko du mintzalari, idazle eta abolizionista errumaniarrak Pasaian. Bekoz Bekon izango da.

Gehiago