
ELA sindikatuak salatu du negoziazioetan aurrerapen batzuk lortu diren arren, gatazkak geldirik jarraitzen duela.

Agintaritzak Eskalerillaseko bloke osoa eraisteko nahian jarraitzen duela salatu dute. Oraingo honetan ere bizilagunek ez dutela jakinarazpen ofizialik jaso deitoratu dute.

Euskararen Egunaren harira herriko kirol elkarteek ginkana antolatu zuten 12 eta 18 urte arteko gazteei begira.

Errenteriako Kulturarteko Elkarbizitzarako II Plan Estrategikoa 2024-2029 onartu berri du udalak.

Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta oiartzuarrak herriko plazan elkartu ziren euskarari babesa emateko asmoz.

Atzoko Euskararen Egunean euskaraz bizitzeko konpromisoa adierazi zuten lezoarrek. Zailtasunei aurre egin, eta indarrez ekiteko nahia dute.

Lezo Herri Eskolan eta Institutuan nahiz herrian euskarari bultzada emateko taldeak esker on bideoa zabaldu du gaur, Euskararen Egunean.

Joan den larunbatean Antxon bere bikotekide ohia hil zuen gizona behin-behineko espetxealdian sartu dute, "hilketa delitu batengatik".

Euskal Herrira bizitzera etorri direnak besoak zabalik jasotzen dituzte Pasaiako Udal Euskaltegian. Miren Telletxearen klasean izan da HITZA.

SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldeak deituta, haien lankide zen emakumearentzat justizia eskatzeko mobilizazioa egingo dute bihar. Lanagatik bertaratu ezin direnei etenaldi bat egitera deitu diete.

Gaurtik –hilak 13– hilaren 18ra hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k, Txostek eta Oiarpek.

Bixi-Bixi elkarteak antolatuta, haur motxiladunen esperientzietan oinarritutako eleberria aurkeztuko du idazleak. Asteartean izango da.

Gabonetako kontzertua izango da Trintxerpeko Karmengo Amaren Parrokian

Bihar (hilak 13) egingo dute aurkezpena Lekuona Fabrikan, 18:30ean. Irakurraldi musikatua egingo dute. 16 urtetik gorakoentzat da.

Merkatuan Eguberriei begirako eremua atondu du Jai Batzordeak barrutiko elkarteekin elkarlanean. Photocall moduan prestatu dute.

16:30etik 18:30era izango da tailerra, Lau Haizetara elkartearen egoitzan. Izena eman behar da aldez aurretik.

Hilaren 20an (ostirala da) izango da ikasleen kontzertua, Landetxen. 18:30ean zabalduko dituzte ateak. Doan da emanaldia.

The Eskarallas eta Sutan taldeekin batera ariko da Mogambo aretoan datorren urtarrilaren 10ean.

Piszifaktoria taldeak egingo du saioa, eta Oiartzungo Antzerkizale Elkartea da antolatzailea. Sarrerak eros daitezke jada.

23 urte egin ditu preso. Martuteneko espetxean zen, otsailetik hirugarren graduan. Azken hilabeteak kontrol telematikoarekin egin ditu.