Igandean jokatuko dituzte herriarteko txapelketako final laurdenak

Azpeitiaren aurka jokatuko du Oiartzunek, eta partidak Madalensoron izango dira, 17:00etan hasita. Lehen jardunaldian 1 -2 irabazi zuten oiartzuarrek.

Herriartekoaren finalean da Errenteria

Finalerdietan Debaren kontra irabazita, finala jokatuko dute larunbatean, hilak7, Andoainen kontra Ordiziako Beti Alai pilotalekuan.

Aralarko San Migelgo ate berrituarekin erromesaldia, Albaolatik eta zazpi etapatan

Nafarroako santutegiko atea berritu dute Albaolan teknika tradizional eta berritzaileak erabiliz. Erromesaldian eramango dute berriz ere Aralarrera.

Karmele Mitxelenak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

'Benetako zirkua' nobela laburrarekin irabazi du Karmele Mitxelena oiartzuarrak saria. 2022an ere irabazi zuen sari hori.

Gidabaimena euskaraz ateratzen dutenen artean 300 euroko hiru sari zozkatuko dituzte

Azterketa teorikoa 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartean gainditzen dutenek izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

"Proposamena eta finantzaketa ez dira Jaurlaritzarekin negoziatu eta sail honek ez ditu bere gain hartzen"

'Bide berria', topoaren integraziorako proposamen integrala aurkeztu du udalak. Azalpen oharra helarazi du Eusko Jaurlaritzak atzo arratsaldean bertan esanez ez dutela bere gain hartuko proposamen hori, ez delako haiekin negoziatu.

'Bide berria' topoa integratzeko proposamena aurkeztu du udalak

Udalean ordezkatuta dauden bost alderdietatik lauk babestu dute 'Bide berria' proposamena. Topoarentzat proposamen integrala eta anbiziotsua da.

Pasaiako haurren taldea, Gipuzkoako Kopako txapeldun

Pasaiako gazteek final handia jokatu zuten larunbatean Oriokoren kontra. 2-0 nagusitu ziren, eta garaikurra Pasaiara ekarri dute.

Gazte Eguneko ordainketa transferentzia bidez egiteko azken eguna, gaurkoa

Transferentzia bidez ordaintzeko azken eguna gaur –hilak 3– bada ere, eskuz ordaindu daiteke ostiraleko bilera irekian.

AHTaren lanek aldiriko trenetan duten eragina salatuko dute

Oarsoaldeko AHT Gelditu herri mugimenduak deitu du elkarretaratzea hilaren 13rako, Lezo-Errenteria tren geltokiaren parean.

Eskalantegi kaleko garaje bateko erabiltzaileek Usozko eremuan aparkatu ahal izango dute

Antxoko Eskalantegi kaleko 45-53 zenbakiei dagokien garajeko hobekuntzak bukatu arte, Usozko eremuan behin-behineko eremu bat egokituko diete.

Euskal Herriko pala txapelketaren azken emaitzak, hemen

Girizia elkarteak antolatutako gizonezkoen lehia bigarren fasean sartu da; emakumeek aldiz, lehen faseari ekingo diote.

Mugi sistemaren barruan jarraituko dute hiri autobusek

Hitzarmenaren luzapena sinatu dute Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde agintaritzak, eta beraz, Mugi sistemaren barruan jarraituko dute Errenteria-Oreretako hri autobusek.

Albaolak ordutegi zabalagoa izango du Aste Santuan

Datorren ostegunetik astelehenera bitarte ordutegia eta eskaintza indartuko du Pasaiako itsas kultur faktoriak.

"Herri libre bat" aldarrikatu dute oiartzuarrek

Larunbateko Dantzari Egunari ginga jarri zioten atzo, 'Herri libre bat' egunarekin.

Aste Santuko prozesioak eragina izango du trafikoan

Ostiraleko prozesioagatik izango dira trafiko aldaketak, 19:00etatik 22:00etara.

14 bizikleta elektriko berri eskuratu ditu udalak

Egun 19 bizikleta elektriko dituzte eskuragarri pasaitarrek. Bost gunetan izango dira eskuragarri, lau barrutietan.

Haur, nerabe eta gazteak ahalduntzeko, bi prestaketa saio Pasaian

Maiatzaren 16an eta 29an izango dira saioak, Trintxerpe-San Pedroko Gaztelekuan. Aurrez eman behar da izena.

Oarsoaldeko hamasei ontzi Euskadiko Batel Txapelketan

Gaur (larunbata) sailkapen estropadak jokatuko dira, eta bihar goizean finalak. Osotara 94 ontzi izango dira lehian.

Kartelak jartzeko panelak ezarri ditu Udalak

Bzilagunen eskaerei erantzunez, lau panel berri daude dagoeneko Antxon. Donibane, San Pedro eta Trintxerpen ere panelen kokalekuak aztertuko dituzte, gehiago jartzeko beharra dagoen erabakitzeko

Gehiago