
Kanpainaren zazpigarren edizioan 76.216 bonu zeuden eskuragarri, eta horietarik 41.161 deskargatu dituzte. Erabilera jaitsi egin da aurreko urteekin alderatuta.

Ez dute lan erraza tokiko saltokiek bizirautea online erosketen eta merkataritza eremuen mehatxupean. Horren aurrean, berrasmatze etengabean ari da Errenkoalde.

Abenduaren 2ra arte izango da bideoa aukeratzeko beta. Sari emate ekitaldia berriz, abenduaren 4an izango da.

Moda desfilea antolatu du Errenkoaldek eta horren barruan, Errenteria-Oreretako hamahiru establezimenduk neguko tendentzien erakustaldia egingo dute.

Errenteriarrentzat ez ezik, inguruko herritarrentzat ere erreferentziazkoa da Errenteriako Merkatua. Kalitatea, gertutasuna eta prezio lehiakorrak ditu berme.

Gabonak gainean dira, eta Errenteriako Udalak eta Errenkoalde Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak tokiko ekonomiaren aldeko hautua egitera animatu dituzte herritarrak.

Lokal hutsak mobilizatzeko diru laguntza lerro berria jarri du martxan udalak, bigarrenez. 175.000 euro bideratuko ditu horretara.

Herriko merkatariei zuzendutako tailerra da, eta helburua egunerokotasuneko genero rolak eta estereotipoak identifikatzea da.

Azken bonu kanpainaren balorazioa egin du udalak Errenteriako Merkatua, Ostari eta Errenkoaldeko ordezkariekin batera. Saltokien erreleboa bezain garrantzitsua dela kontsumitzaileen erreleboa esan du Aizpea Otaegi alkateak.

Bizi Errenteria bonu kanpainaren ekitaldi berria jarriko du martxan astelehenean Errenteriako Udalak. Udalerrian erroldatuta dauden 18 eta 35 urte arteko gazteei begirakoa da.

'Egin zure erosketak' kanpainaren kartela duten establezimenduetan erosketak egiten dituztenek parte hartu ahal izango dute.

Merkataritza Festa jasoko du ikastetxearen patioak, Errenkoalderen egitasmoz. Goizean azoka egingo dute eta arratsaldean berriz, moda desfilea.

Digitalizazioa eta trantsizio ekologikoa bultatzeko diru-laguntzen baitan, 14:00etatik 15:30era izango da. Parte hartzeko izena eman behar da.

Herriko merkatariek NikErrenteria-ko kontsignak jarri dituzte Niessenen bezeroek produktuak ondo datorkienean jaso ditzaten.

Errenterian 424 komertzio existitzen ziren 2017an. Sozialisten arabera gaur egun komertzioen kopurua ez da 350ra heltzen. Joerari buelta emateko beharra azpimarratu du talde sozialistak.

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak Ticket bai sistemaren inguruko formakuntzarekin jarraituko du, eta Errenterian izango dira martxoaren 23an.

Zaporeak elkarteak antolatuta, janari banaketa egiten ari dira asteburuan Errenteria-Oreretan, Moriako errefuxiatuei bidaltzeko.

Don Bosco Lanbide Heziketako Institutuak egin dituen 100 maskara jaso dituzte Errenteria-Oreretako merkatariek. Beste hainbeste eskatu dizkiote, eta iritsi zain dira.

Aurtengo Gabonei begira sorpresatxo bat prestatu du OARSO BIDASOKO HITZAk

Kanpaina abiatu du Errenkoalde elkarteak bezeroak herrian gelditu eta tokiko saltokietan erosketak egin ditzaten.