
Errenteria baino gehiago izan da Andoain Herriarteko erreminta modalitateko finalean.

Fanderian jokatutako partidetan Eskisabel eta Rubenek 35-26 irabazi, eta JKerman Murua eta Abelek 35-40 galdu dute. Kanporaketan, denera, 3-1 Errenteriaren alde.

Debako Aldats pilotalekuan Erremintan garaipena berriro Errenteriakoentzat.

Errenteria, finalerdietan da; aurkaria, Deba. Joaneko partidak Debako Aldats pilotalekuan jokatuko dituzte asteburuan. Ordua oraindik zehaztu gabe dago.

Gipuzkoako lau eta erdiko txapelketan bi garaipen, Caballerok eta Larrak 22-15 eta 22-10, hurrenez hurren, irabazita.

Lezok irabazi du herriarteko herri kirol desafioa. Oreretako taldea baino gehiago izan da Lezokoa gaurko desafioan, sokatira proban eten badute ere proba Oreretako taldekideetako batek min hartu duelako.

Paleta eta Pala Motzeko Herriarteko Txapelketako itzulera partidak jokatuko dituzte bihar, ostirala, Agustina Otaola pilotalekuan, 19:30ean

Beasainen jokatu dituzte itzuliko partidak, eta lehenengo partidetan bezala, 2-1 irabazi dute oiartzuarrek.

Finalerdietako joaneko partidetan 2-1 nagusitu dira oiartzuarrak, eta Beasainen erabakiko da kanporaketa. Oiarpekoek, bi txapeldunorde.

Haur eta kadete mailetako partidak irabazita pasatu da Oiartzun fasez. Beasainen arituko dira finalerdietan, etxean hasita.

EPLE kirol elkarteak antolatuta hogeita hamaikagarren ekitaldia izango du aurtengoa.

Asteburuan 2-1 irabazi zion Oiartzunek Azkoitiari. Orain itzulikoa jokatuko dute Gurea pilotalekuan, ostiralean (hilak 5), 21:00etan hasita.

Oiartzungo taldea Azkoitiaren aurka lehiatuko da, eta partidak bihar (hilak 29, ostirala) izango dira, Madalensoron.

18:00etatik 20:00etara bitartean salduko dituzte Donostiako partidetarako txartelak, Oiarperen bulegoan. 10 eta 5 euroan daude.

Oiartzunek Beasainen jokatuko ditu esku huskako Herriartekoaren finalerdietan itzuliko partidak. Abantailarekin joango dira.

Esku huskako Herriartekoaren final laurdenetako itzuliko partidak jokatuko dituzte ostiral arratsaldean. Harmailak bete nahi dituzte.

Hernaniren kontra jokatu dute final laurdenetako joanekoa, haien kantxan. Kadete eta jubenilek erraz irabazi dute, baina helduak ez dira lan erdietara iritsi.

Gomazko paletan aritzen diren pilotariak txapelketatik kanpo geratu dira. Esku huskakoak asteburuan hasiko dira.

Oiartzuarrek tolosarren kontra jokatuko dute fasez pasatzeko txartela, Haurtzaroko pilotalekuan. Zaila dute aurrera egitea.

Pala motza eta larruzko paleta batzen dituen txapelketako ordezkariak kanporatu dituzte. Gomazko paletan gaizki hasi dute ibilbidea.