
Amorruz eta minez salatu dute Euskal Herrian aurten izandako lehen hilketa matxista. Gizonei mezu argia bidali diete, "zuen isiltasuna, konplizitatea da".

Herenegun gauean 47 urteko gizon batek 53 urteko emakumea hil zuela salatzeko egin dute elkarretaratzea Errenteria-Oreretako feministek. Erakundeei zein indarkeria matxistaren konplize diren orori dagokien ardura hartzeko exijitu diete.

Jendaurrean eta aho batez emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera izango duela adierazi du udalak, eta mobilizazioekin bat egin du.

Urtero bezala, jaietako txupina bota aurretik agerraldia egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak. Erasoen aurkako protokoloa azaldu dute, baita egitarau feministaren berri eman ere. Agerraldiaren aurretik, Zizur Nagusiko erailketa matxista salatzeko isilunea egin dute.

Zizur Nagusiko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak antolatu dituzte Oiartzun eta Errenteria-Oreretan. Gainera, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du.

Kalera atera da mugimendu feminista azken hilketa matxista salatzeko. Clara Rangel plazan elkartutakoek indarkeria matxista lehentasunezko arazo sozial eta politikotzat hartzea eskatu dute.

Clara Rangel plazara deitu du Oreretako Mugimendu Feministak bihar, larunbata, 12:30ean.

Barakaldoko hilketa matxista gogor salatu du Oreretako Mugimendu Feministak. Indarkeria matxista lehen mailako arazo sozial eta politiko gisa hartzea eskatu du.

Dozenaka herritarrek egin dute bat mugimendu feministak deitutako elkarretaratzearekin gaur arratsaldean. Enegarrenez eskatu du politika errealak ezartzeko eta autodefentsarako hautua berretsi.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deitu du elkarretaratzera gaur 19:00etan Clara Rangel plazan.

Hilketa irmo gaitzetsi eta hura salatzeko mugimendu feministak dei litzakeen mobilizazioekin bat egingo dutela aurreratu du udalak.

Errenteriako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek bat egin dute mugimendu feministak gaurko deitu duen elkarretaratzearekin.

Iruñeko Arrotxapea auzoko hilketa matxista salatzera deitu du Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak.

Oreretako Mugimendu Feministak gaur egingo du elkarretaratzera, eta herritar guztiak bertaratzera deitu du.