
Datorren astean hasiko dira lanean, eraikin berrian, euskalgintzako bi eragileak, bertan dauden beste hirurei batuta.

AEK-Intxixu euskaltegikoek zein udalak oiartzuarrak animatu dituzte, euskara ikasi edo hobetzera. Maila guztiek jasoko dute laguntza.

Intxixu AEK-ko ikasleekin mintzapraktika saioak egiten hasi dira, Oiartzungo euskara lehen eskutik ezagutzeko. Bi astean behin bildu nahi dute.

Beka eskatu duten ia ehun pertsonetatik 78k beren ikasturtea dohainik izango dute, B2 maila arte ikasten ari direlako. Gehienak AEK-ko ikasle dira.

Udalaren laguntzei esker, B2 maila arte euskaraz doan ikasteko aukera emango dute. Beste mailetan ere laguntzak emango dituzte.

Uztailaren 6ra arte eska daitezke laguntzak; baldintza orokorrak betetzen dituztenei matrikularen erdia itzuliko diete

Redadegera joandako 24 oiartzuarrei harrera instituzionala egin diete Bretainiako herrian; bihar parte hartuko dute lasterketan

Euskal Herritik kanpo etorritakoak euskarara hurbiltzeko saioak ematen ari dira, AISA proiektuaren barruan; Oiartzunen bi talde sortu dira

Euskara eta euskal kulturara hurbiltzeko proiektuan izena eman dute; bi taldetan banatuta daude

Mintzagun egitasmoko tailerren baitan, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik Euskal Planisferioaren inguruko saioak antolatu dira Oarsoaldeko sei euskaltegietan.

Emakumeek 'Autodefentsa feministari buruzko tailerrak' eta gizonezkoek 'Maskulinitate eredu berriei buruzko tailerrak' izango dituzte martxoan.

Mikel Salvador adituak ardo motak bereizten irakatsiko die Oiartzungo euskaltegiko ikasleei. Mintzagun tailerren barruko saioa da.

Oiartzunera etorri diren hamasei urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta euskarara eta euskal kulturara hurbilaraztea da helburua.

Intxixu-AEK euskaltegiak talo ikastaroa antolatu du biharko. Euskaltegiko Girizia elkartean prestatuko dituzte taloak, goizean eta arratsaldean.

Euskara B2 mailara arte ikastea dohainik izan dezakete oiartzuarrek datorren ikasturtean. Baldintza batzuk bete behar dira.

Otsailaren 25ean hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da, eta asteko lau orduko erritmoan ariko dira. Otsailaren 15era arte eman daiteke izena.

Oiartzungo Udalak euskaltegi homologatuetako gastuen %70era arte finantza dezake hainbat baldintza beteta

'Bretainiako Korrika'-n parte hartzeko autobusa aterako da gaur gauean Oiartzundik; 24 lagun joango dira, eta ostiral eta larunbatean egingo dute korri

Zortzi merkatari hasi dira oinarrizko euskara klaseak jasotzen, bi taldetan banatuta. Euskararen presentzia normalizatzea da helburua.