
Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, zortzi talde eta 350 dantzari bilduko dira Errenteria-Oreretan. 11:30ean hasiko da dantzaldia, eta herriko kaleak hartuko dituzte.

Hemezortzi urteren ostean, berriro ari da Xenpelar Bertso Eskola Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan. Indartsu dator harrobia, 10-14 urte arteko ia ehun ikasle ari baitira Xenpelarren trebatzen.

Hurrengo ostiralean hasiko dituzte kanporaketak, Xenpelar Etxean egingo duten emanaldiarekin.

Oarsoaldea eta Bidasoa eskualdeetako bertsolaritza panoramaren errepasoa egin du HITZAk. Esku-artean zer duten eta aurrera begira zerri eutsi nahi dioten azaldu dute bateko eta besteko eragileek.

Oreretako Gazte Eguna prestatzeko azken zereginetan daude antolatzaileak. Aurtengoa ekainaren 25ean, larunbata, izango da, osotasunean antolatutako egitarau zabal eta eraldatzailearekin.

Elixabete Perez Gazteluk hitzaldia emango du hilaren 11n, Killirikupek antolatuta, Errenteria-Oreretako bertsolaria buruzkoa. Heterodoxoa izan zen bere garairako.

Langabetuentzat euskara doan ikasteko aukera bermatu du Errenteriako Udalak. Ostiralean amaituko da izen emateko epea.

Lanak jasotzeko azken eguna hilaren 28a da, eta sari banaketa abenduaren 30ean egingo dute.

Ereintzakoak, batetik, eta Lau Haizetara, Xenpelar AEK eta Xenpelar Bertso Eskolakoak, bestetik, ibili ziren santa eskean.

Aitor Mendiluze, Haritz Casabal, Iñigo Mantzisidor Mantxi, Nerea Elustondo, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Unai Agirre izango dira Niessengo oholtzara igoko direnak. Bestalde, Iñigo Legorburuk Estropada akademikoko komunikazio saria lortu du.

Errenteriako Udala eta Xenpelar bertso eskolaren iniziatibaz, 36. Zapirain Anaiak eta 26. Ibon Zabala sariak banatu zituzten larunbatean.

Xenpelar Bertso Eskolak proposamen gautiarra proposatu du berriz ere asteburua hasteko, Arkaitza tabernan, lau bertsolarirekin.

Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleek 'Euskarara barne eta kanpo bidaia. Bizitza bat' izeneko solasaldi-tailerrak egingo dituzte hilaren 22tik azaroaren 5era bitartean, Jon Maia sortzailearekin.

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik umorearen bitartez generoa izango dute hizpide.

Udal txistulari Taldeak eta Xenpelar Bertso Eskolako bertsolariek emanaldi bateratua eskainiko dute.

Andoni Egaña, Aitzol Pikabea, Egoitz Zelaia, eta Maddi Aiestaran bertsolariek hartuko dute parte.


