Albisteak

Bizikleten erregistroa martxan da Pasaian

Egitasmoa aurkeztu du udalak, bultzatzaile eta laguntzaile izan dituztenekin

olatz mitxelena

'Euskal Bidea' proposamena azalduko du bihar EH Bilduk

Merkatuzarren jarri dute zita, 18:00etatik aurrera. Bertan izango dira Hasier Arraiz eta Juanjo Agirrezabala EH Bilduren legebiltzarkideak, proposamena azaltzen.

Trapujalerekin helduko da Inauteria datorren ostegunean

Irrien Lagunak taldeak eta Murixka Dantza Taldeak kalejira egingo dute aurten lehen aldiz larunbatgorri eta igandeubelean, hurrenez hurren. Lezo Herri Eskolak eta Institutuak ostiralhorin egingo dute aurten ere.

oarsoaldea

Hipoteka baten "gehiegizko" klausulak aitortzen dituen epai batekin "pozik" dago Ezker Anitza

Jose Angel Serrano errenteriarraren hipotekaren klausula batzuk "gehiegizkoak" direla ebatzi du epaiak

Pasaiako Udala elurterako prest da

Gatz zakuak banatu dituzte udal lokaletan eta Garbitxokoetan, eguaraldi iragarpena betez gero erantzuna ahalik eta eraginkorrena izan dadin

olatz mitxelena

Herriko hainbat eragile omenduko ditu Ereintzak, Santa Ageda bezperaren karietara

Papresa, Beissier, Jose Luis Insausti, Juneren Hegoak eta Hibaika omenduko dituzte. 18:00etan gelditu dira Ereintzaren egoitzan, eta Juli kafetegian hasiko dute tabernaz tabernako buelta.

Hassana Aalia sahararrari asilo politikoa ematearen aldeko adierazpena onartu du Errenteriako Udalak

Ekintzaile sahararrari ukatu zioten asilo politikoa emateko eskatu diote EH Bilduk, PSE-EEk, EAJk eta Ezker Anitzak.

Partaide asko eta kirol maila altua Errenteriako Indoor Triatloian

Bakarka nahiz taldeka 57 kirolari izan ziren larunbatean Fanderiako igerilekuan

Pasaitarrek eraiki ez diren azpiegiturak ordaindu behar dituztela salatu du PSE-EEk

EH Bilduren "alde bateko erabakiak" kritikatu dituzte sozialistek eta EAJri egungo egoera ahalbidetu izana leporatu diote

olatz mitxelena
Gehiago