2020/12

Kultur Malutak, neguko programa zabal eta anitza aurkeztu du udalak

Abenduaren erdialdetik datorren urteko urtarrilaren erdialdera arte zabalduko den kultur programazioa aurkeztu du udalak gaur. Kultur Malutak izenburupean, eskaintza zabala, anitza eta komunitatean jositakoa eskainiko du udalak.

Adineko egoitzetako langileek grebara jo dute, berriz ere

Arazoari irtenbidea emateko helburuarekin, Gipuzkoako udaletxeen kanpoaldean elkarretaratu dira gaur goizean, udalek aldundia «interpela» dezaten eskatzeko.

Aukerak sortzen prozesuaren bigarren saioa ere, arrakastatsua

Besteak beste, hiztunari, hizkuntza komunitateari eta herriari zer eskaini nahi dioten identifikatu zuten, Lau Haizetararen barruan zein kanpoan aukerak sortuz. 

Lezoko Euskal Liburu Azoka, hilaren 14tik 19ra

Azoka Kultur Aretoan izango da, eta aforoa mugatua izango den arren, hara joateko ez da aldez aurretik erreserba egin behar.

Gazteen hautua, bizitzak

Gazteak kalera deitu ditu Ernai Gazte Antolakundeak bihar. Bihar 19:00etan Herriko Plazan egin dute hitzordua, Gure hautua, bizitzak! lelopean.

"Pintada faxistak" egin dituzte San Pedroko Pablo Enea parkean

Feminismoaren, abortuaren, sozialismoaren eta hainbat alderdi politikoren aurkako pintaketak egin dituzte 'Pobladon' dagoen jolasgunean.

Diru laguntza zuzenak emango dizkie udalak Pasaiako ostalariei

Establezimendu bakoitzak gehienez 2.000 euroko laguntza jaso ahal izango du. Eskaerak hilaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira.

COVID-19aren tasak gora Pasaian, Lezon eta Oiartzunen

Pasaian atzeman ziren koronabirusagatik kutsatu gehien atzo, zortzi lau barrutien artean. Errenteria-Oreretako tasa 300dik jaistear da.

Bertako ekonomia eta bizikidetza sustatzea proposatu du EH Bilduk

Oposizioko alderdiak txikizkako negozioak, herri mailako ekintzak, etxebizitzen merkatua eta elkarbizitza hartu ditu ahotan, besteak beste.

Enara Artola lezoarrak eta Maddi Davila villabonarrak jantzi dute txapela

Enara Artola lezoarrak eta Maddi Davila villabonarrak jantzi dute Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusiko txapela A eta B kategoriatan, hurrenez hurren.

Pasaiako kirol elkarte sareko kirolari, talde eta kideak sarituko dituzte

Udalerriko kirol elkarteen lana balioesteko helburuz egingo dute Pasaiako 'Kirolaren Gala'. Klubek haien hautagaitza edo beste batena aurkeztu ahalko dute.

Trintxerpeko hainbat kaletan ura kenduko dute bihar goizean

Ur sarean gaur izandako matxura batengatik, ura kenduko dute bihar 8:30etik 14:00ak arte Trintxerpeko hiru kale eta lau eraikinetan.

COVID-19aren eraginaren beherakada oso nabarmena asteburuan Oarsoaldean

Ostiraletik igandera COVID-19agatik hogei kutsatu gehiago Errenteria-Oreretan, seina Pasaian eta Oiartzunen, eta hiru Lezon.

Oiartzunen, euskarazko zinemarekin bi une goxo

Hilaren 8an 'Eutsi!' filma proiektatuko dute, eta 13an 'Gure oroitzapenak'. Bi saioak 19:00etan hasiko dira, udaletxeko areto nagusian.

Lezo Institutuko agenda iraunkorra udaletxera iritsiko da

2020-2021 ikasturtean Eskolako Agenda 2030 egitasmoaren barruan landuko dutena azalduko diete institutuko ikasleek udal ordezkariei.

Portua

Portuko kalteen aurrean jarraitu beharreko protokoloaren berri eman dute

Edozein kexa bideratzea garrantzitsua dela esan dute Lezoko Badian Bizi taldekoek. Lezoko sotoetan informazio orriak jarri dituzte.

Bi atxilotu Lezoko etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Etxebizitzan lapurreta egiteaz gain, bertan bizi dena mehatxupean kutxazain automatiko batera eraman zuten, dirua aterarazteko.

Zuerako espetxera hurbilduko dute Eider Perez euskal presoa

Algecirasko Botafuego espetxean aurkitzen da egun Perez, Euskal Herritik 1.100 kilometrora.

Gehiago