inauteriak.errenteria

Jolasen musikalaren koreografia zabaldu du OarsoIrriak iniziatibak

OarsoIrriak iniziatibak dantzan jarriko ditu bazterrak, eta familiak beste urte batez. Herritarrek inauterietarako aukeratu duten gaiarekin bat egin du eta OarsoIrriak Jolasen Musikala egingo du. Herritar guztiak deitu ditu bertan parte hartzera.

Zeelanda Berria Gaztañora

Maori herriaren eta bere hizkuntzaren biziberritzea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen Imanol Miner Aristizabal euskal filologoak 2003-2004 urteen artean egindako urtebeteko egonaldian. Beste bitan itzuli da bertara, azken aldiz duela bi urte, eta prozesu horrek hamalau urtean izan duen bilakaeraren berri lehen eskutik jaso du.

Fanderiako 11 zuhaitz ordeztuko dituzte segurtasun arrazoiengatik

11 makal kentzeko lanak hasiko ditu udalak aste honetan Dolores Ibarruri zumardian, eta horien ordez, beste zuhaitz batzuk aldatuko ditu udaberrian eremu berean.

irun.ontzia

Hautesle erroldak jendaurrean dira gaurtik

Hautesle erroldak gaurtik hasi eta hilaren 24ra arte (biak barne) kontsultatzeko aukera dago, erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Algeposa zamalan enpresa, Pasaia Itsas Festibalaren kolaboratzaile berria

Portuaren inguruko enpresek festibalarekin bat egitea da funtsezko helburutzat jo dute antolatzaileek.

Oiartzo Ikastolako ikasleen 'Azalaren azpian' erakusketa, Xenpelar Etxean

Oiartzo Batxilergo Ikastolako Adierazpen Teknika Grafiko Plastikoetako ikasleek erakusketa osatu dute ikasgaian landu dituzten lanekin, eta orain, herritarren eskura jarriko dute.

[Bideoa eta galeria] Zingaroena izan da Trintxerpe

Kaldereroek agerraldia egin zuten etzo eguerdian Trintxerpen. Inauteriak iristear direla iragarri zuten, alai eta umore onez.

[Galeria] Kataxulora itzuli dira

Datorren urtera arte joan dira intxixu, basandre eta sorginak. Gaur ere dantzan jarri dute Done Eztebe plaza.

Santa Ageda bezperako kopletan, Errenteriako egunerokoaren errepasoa

Lekuonako kulturgunea nahiz Errenteriaren 700. urteurrena landuko dituzte koplaka. Xabier Obeso margolaria omenduko dute.

Bertso jaialdi aparta bihar Donibanen

Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Uxue Alberdi bertsolariak igoko dira Juanba Berasategi aretoko oholtzara.

'Ikimilikiliklik' antzezlanak sorgin istorioak oholtzara eramango ditu

Marie de Jongh etxeak ekoiztutako obra, otsailaren 9an antzeztuko da San Pedroko udal aretoan.

Eduki babestua
BABESTUTAKO EDUKIA

Hazi eta hezteko askatasunean, Urmendin

Oiartzungo Urmendi Haur Eskolan 0-3 adin tarteko haurren hezkuntza sexismo arrastorik gabekoa izan dadin, bertako langileek hezkidetza formazio saioak jaso dituzte. Ikasitakoa aplikatzen hasi dira.

Oarso Bidasoko Hitza
oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2020-01-31)

Saskibaloi klubeko bi taldeek, futboleko batek eta areto futboleko beste batek jokatuko dute etxean.

U-30 GREBA OROKORRA

[Galeria eta bideoa] Antxo, erabat geldituta

Duintasunaren defentsa egiteko ehunka antxotarrek hartu dituzte barrutiko kaleak. Herriko komertzio gehienek pertsianak jaitsita mantendu dituzte. Lezoarrekin batera zutabe erraldoia osatu dute Donostiara joateko.

U-30 GREBA OROKORRA

[Galeria eta bideoa] Pasaiako Portuko jarduna, ia geldituta dagoela dio LABek

Mugimendu gutxi izan da gaur goizean portuan. Sindikatuen arabera, %80ko jarraipena izan du grebak. Protestak amaituta, Donostiarako bidea hartu dute langileek.

U-30 GREBA OROKORRA

[Galeria eta bideoa] Arrakastatsua izaten ari da greba orokorra

Industria guneetan lantegien %95 eta herriko saltokien %90 itxita daude Errenteria-Oreretan grebaren deitzaileek emandako datuen arabera.

U-30 GREBA OROKORRA

[Galeria eta bideoa] Oiartzungo grebalariek herria gelditu dute

Jarraipen handia izan du greba orokorrak Oiartzunen. Antolatzaileen lehen datuen arabera, lantegien %70a batu da deialdira, eta herria itxita dago.

Gehiago