Trapujale

Trapujalerekin eta Marinazkanerekin bat egiteko entsegua, larunbatean

Lezoko inauterietako kanten eta dantzen berri izateko entsegua antolatu dute hilaren 15erako (larunbata), 16:00etan, Karlos Saldise plazan.

[Bideoa eta galeria] Gaita doinuekin omendu dute Kontxa Murgia

Aste osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte eta gaur heldu da omenaldia.

lezoko.udaletxea

Zuhaitzen kimaketa bertan behera utzi du udalak "egoera aztertu" bitartean

Euskal Herria Plaza eta Elias Salaberria hiribideko zuhaitzen kimaketa herritar batzuen eskaera zuzenari erantzuna emateko xedez hasi zela dio udalak komunikabidetara helarazi duen prentsa ohar laburrean.

1936ko Espainiako gerraren biktimen gaineko hitzaldia antolatu du PSE-EEk

1936ko Espainiako Gerrako zuzeneko eta zeharkako biktimen gaineko hitzaldia antolatu du Errenteriako alderdi sozialistak hilaren 12an ((asteazkena) 19:00etan Reina aretoan.

antiju morik

[Erreportajea] Begirada izango da morea

Antiju Morik taldeak betaurrekoak erantzi ditu, eta Oiartzungo Feministen Asanbladan disolbatuko da. Lanean jarraituko dute, oraindik dauden erronkak lantzen.

Harribitxi bat gehiago Lezoko historiari

Lezokuak bildumaren bigarren ipuina aurkeztuko dute bihar Mikel Susperregik eta Lander Zurutuzak. Maria Labaien sagardogile lezoarra ekarri dute lehen lerrora. Garaiko euskarari ere egin diote keinu.

ILUSTRATZAILEA

Aitor Etxebeste: «Pertsonaia bat marraztetik animatzera jauzi handia dago»

Paperetik zinemara egin zuten salto oiartzuarraren marrazkiek ‘Nur eta herensugearen tenplua’ filmean. Orain, lehenengoz, animazio zuzendari gisa aritu da ‘Lur eta Amets’-en.

Amonaren ganbaran amesten

Gaur bertan estreinatuko du Lotura Films ekoizleak ‘Lur eta Amets’ filma. Euskal Herriko hainbat arotan saltoka ariko da bikote protagonista, antzinarotik ia orainaldira.

izu mendia

Izu mendira txangoa egingo dute, Artikutza hobeto ezagutzeko

Artikutza Naturak bisita gidatua antolatu du igande goizerako. 11 kilometroko ibilbidea egingo dute, Eskasetik hasita. Izena emateko epea, bihar arte.

pilota

Oiarperen asteburuko partiden kartelera (2020-01-23)

Oiartzungo pilota elkartekoek 21 norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan. Horietako zortzi Madalensoron izango dira.

Gizon bat atxilotu dute lankide bat eraso ostean

Bertaratu ziren ertzainek erasoa jaso zuen langilea lantegi kanpoan aurkitu zuten eta Segurtasun Sailaren informazioaren arabera aurpegian hainbat kolpe eta ahotik odola zeriola aurkitu zuten.

'Errimak bi oinetan' etxera ekarriko du Haatik Dantza Konpainiak

Etxetik gertu amaituko du urtarrila Haatikek. Dantza garaikideari bertsoak jartzen dizkion ikuskizuna, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da ikusgai hilaren 26an (igandea) 19:00etan.

'919 dias, si se podia' liburua aurkeztuko dute ostiralean

Ahora Madrid alderdiarekin Madrilgo udalean ogasun zinegotzi izan zen Carlos Sanchez Mato eta Eduardo Garzonek idatzitako '919 dias, si se podia' liburua aurkeztuko du Sanchez Matok ostiralean Reina aretoan 18:30ean hasita.

U-30aren harira, agerraldi jendetsua larunbatean Antxon

13:00etan egingo dute agerraldia, Gure Zumardian. Antxotarrei bertaratzeko eskatu diete.

Materiala salgai jarri du Murixka Dantza Taldeak

Ostiralean materiala kalean saltzen izango dira dantza taldekoak, pintxo potea bitartean.

sortu atxiloketak oiartzun

Guardia Zibilaren atxiloketak salatu dituzte

Oihana Garmendia, Antton Lopez, Haimar Altuna eta Oihana San Vicente atxilotu zituen, atzo, poliziak. Oiartzunen elkarretaratzea egin dute.

'Behi zoriontsuaren errezeta' Tyl Tyl konpainiaren eskutik.

'Behi zoriontsuaren errezeta' antzezlana Egiluze ikastetxeetan taularatu dute

Tyl Tyl konpainia arduratu da Karmelo Bizkarrak ekoiztutako obra antzezteaz; ikastetxeak dioenez «familia arteko jarduerak eta kultura zein artearen diziplina guztiak» sustatzen ditu lanak.

Oarso Bidasoko Hitza
Gehiago