'Argi-izpiak txarrantxen artean' ikerlanaren aurkezpena Mikelazulon. (Irudia: Soraya Ronquillo)

Maria Ruiz: «Jendeak okerrago ikusten du emakume bat kartzelan egotea gizon bat baino»

‘Argi-izpiak txarrantxen artean' ikerlana argitara eman dute Maria Ruizek, Oihana Etxebarrietak eta Laura Varak espetxea feminismotik eraldatzeko gogoetarako proposamena mahai gainean jarriz.

«Motzean gusturago sentitzen naiz, muinera jotzeko jarrera dut»

‘Amua’ poema bilduma argitaratu du Aritz Gorrotxategi lezoarrak. Heriotza, maitasuna, eta itsasoa ditu hizpide, eta lehenengoz, arazo sozialak ekarri ditu bere poesiara.

joxean sanchez

PSE-EE: "Lezoko udalak ingurumenarekiko duen konpromisoa berretsi du"

Ingurumena babesteko bi neurri onartu ditu Lezoko Udalak: alde batetik URA Uraren Euskal Agentziarekin lankidetza protokoloa hitzartu dute. Bestetik, Zaraten Ekintza Plana onartu zuten atzo, osoko bilkuran.

esku pilota

Pilota jaialdi bikaina bihar, Agustina Otaola frontoian

Euskal Ligako bi partida eta Gipuzkoako Udaberri txapelketako ligaxkako beste hiru jokatuko dituzte bihar Errenteria-Oreretako Agustina Otaola Raketista Profesionala pilotalekuan. 18:10ean hasiko dira partidak, eta bost jokatuko dituzte guztira.

zarata.mapa.errepideak.egunez

Zaraten ekintza plana behin betiko onartu du plenoak

Lezoko zarata iturri nagusiei erantzuna emateko udalak landu duen ekintza planari behin betiko oniritzia eman zion atzo plenoak EAJ eta PSE-EEren (bi horiek osatzen dute gobernu taldea) aldeko bozkekin; EH Bilduk abstentzioaren alde egin zuen.

Gwilym Bowen Rhys oiartzun

Galesko doinuak, Soinuenearen Neguko Kontzertuan

Gwilym Rhys eta Elidyr Glynek kontzertua emango dute Artason, baita Balen Lopez de Munain eta Paola Zannonik ere. Goizean, kontzertu didaktikoa.

Bazkari berezia Zintziliken 35. urteurrena ospatzeko

Bermutada, babarrunada eta txapelketa radiofonikoa antolatu dituzte. Txartelak Arkaitza tabernan daude salgai 15 euroan.

Lezoko zuhaitzek "errespetua" merezi dutelako, elkarretaratzea

Zuhaitzen Lagunak taldeak ere kimaketen kontrako iritzia azaldu du. Bertako bi kide kimaketa oztopatzen saiatu ziren larunbatean.

Zartaginak afinatzen hasi dira

Kaldereroak hilaren 15ean helduko dira Errenteria-Oreretara eta beraien zartagin doinuekin iritsiko dira inauteriak.

Bi guraso behar dira euskara ikastaroa abiatu ahal izateko

Euskara seme-alabekin eta modu ludikoan ikasteko taldea sortzea de helburua. Orain arte 6 gurasok eman dute izena eta 8 behar dira. Klaseen %85era joaten direnei, matrikula itzuliko zaie osotasunean.

OIARTZUN ETXEBIZITZAK

Etxebizitzen birgaitze efizientea landuko dute Lezon

Oarso Hiru R iniziatibaren barruko saioa egingo dute ostegunean, Kultura Aretoan.

Oarso Bidasoko Hitza
atxiloketak

Lau euskal herritarren atxiloketa salatuko dute gaur

Oihana San Vicente, Haimar Altuna, Antton Lopez eta Oihana Garmendia atxilotu dituzte. Lehen biak Sortukoak dira, eta beste biak, Kalera Kalera-koak.

OARSO BIDASOKO HITZAk kazetarien lan poltsa osatu nahi du

Interesdunek otsailaren 3ra arte bidal ditzakete curriculumak. Hainbat baldintza bete behar dituzte eskatzaileek.

Oarso Bidasoko Hitza
u30 greba orokorra

Elizalde auzoko pentsiodunek batzarra egingo dute, greba hizpide

Greba batzordeak finkatutako agendaren barruan, Elizalde auzoko pentsiodunak elkartuko dira. Ikasleek, gainera, esku orriak banatuko dituzte.

urmendi

2018an jaiotako haurren gurasoentzako Urmendiko bilera, gaur

Aurrematrikulazioa kanpaina datorren astelehenean hasiko denez, haur eskolari buruzko xehetasunak emango dizkiete gurasoei.

Lilatoian parte hartzeko dortsala

HITZAk, HITZAkide batentzat Lilatoirako dortsal bat zozkatuko du.

Hilaren 28rako bilera deitu du San Pedroko Jai Batzordeak

Ohi bezala bilera barrutiko alkateordetzan egingo da bilera 19:30ean. Gertu diren kalderero eta inauteriak izango dituzte hizpide.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Gizonen Allerru luzapen aroan sartutako bi goli esker izan zen garaile Rotetaren zelaian.

manuel lekuona biblioteka

Manuel Lekuona bibliotekak itxura berria dauka

Bibliotekako fatxada margotu dute, urdinez. Horrez gain, eraikinaren harriak garbitu dituzte. Epea baino lehenago bukatu dute.

Egitarau zabala aurkeztuko du Itsastarrak Mendi Taldeak 70. urteurrenerako

Aurtengo irteera, ekitaldi eta jaialdien berri emango dute Trintxerpeko Alkateordetzan 19:00etan.

Gehiago