
2008ko ‘Hnuy Illa’ ikuskizunaren berrikuspena taularatuko dute berriro Kukai Dantzak eta Tanttakak. Berrestreinaldia etxean, Niessen aretoan egingo dute bihar eta etzi 19:00etan hasita. Hilaren 29an abiatuko dute bira.

Kirolaz, mendiaz eta paisaiaz gozatzeko aukeraz gain, sariak ere jasoko dituzte parte hartzaile konprometituenek.

Musikaria Lezoko gazteekin egongo da bihar, 19:00etatik aurrera Gezala Auditoriumean. Pasaiako saioa hilaren 27an egingo dute.

Bi gizon inputatu dituzte San Pedroko kotxe batean indarrez lapurtzeagatik, eta emakume bat Trintxerpeko establezimendu batean ostu izanagatik.

Azaroak 25aren harira bi hitzaldi antolatu dituzte. Lehenengoan kartzelari kritika feminista entzuteko aukera egongo da. Bigarrenean, sorginak izango dituzte hizpide.

Udalak informazio bulego bana zabalduko du Antxon eta Trintxerpen, laguntzen eskaera errazteko. Establezimendu bakoitzak gehienez 4.000 euro jasoko ditu.

Atlantikaldiaren aurtengo edizioa ez dela amaitu, bizirik jarraitzen duela kultur aniztasunerako bidea urratzen nabarmendu dute antolatzaileek.

"Ertzaintzak arabiarrak gorroto ditu. Agur" egin du oihu dorrearen gainetik. 21:15a aldera, negoziatzaileekin hitz egin ostean, bere kabuz jaitsi da gizona.

Bi asteko epean bosgarren egoiliarra zendu da Jesusen Bihotza erresidentzian.

Oarsoaldeko AHTaren kontrako taldeak erakusketa antolatu du datorren asterako. Proiektuak eragingo dituen kalteak erakutsiko dituzte.

Tasaren beherakadarik handiena Pasaian izan da. Oiartzun 500eko tasatik jaisteko bidean da.

Mugikortasuna mugatuta dagoenez, oiartzuarrek ezingo dute Donostiara joan. Urrats paper dendan itzuliko diete dirua.

Larunbatean (azaroak 21) izango da Kultur Topaketa Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian, Sare Herritarraren eskutik.

Aste honetan bukatuko da iniziatibaren 22. edizioa. Oraindik garaiz daude interesdunak gaur, bihar eta etzi eskainiko diren proiekzioez gozatzeko.

Beraiekin lan egin nahi duten 18 eta 30 urte arteko gazteen bila ari dira. Izena emateko azkeneko eguna hilaren 30a izango da.

Saharako errepublikari elkartasun eta babesa adierazi nahi diote, eta aurreko asteburuan egin bezala, honetan ere kalera aterako dira.

17:00etan, Euskaraldiaren pankarta jarri eta suziriak botako dituzte. Aldi berean, herriko hiru plazatan dantzariek saioa emango dute.

Daniela Radu hizkuntza aditua izango da hizlaria, eta ijitoen historian zehar bidaia egiteko aukera eskainiko die bertaratzen direnei.

El Watan elkarteak antolatuta, elkarretaratzea egingo dute larunbatean Oiartzunen. Erreferenduma eskatuko dute.

Euskararen ariketari hasiera emango dion musikadun kamioiarekin bat egiteko 19:00etan geldituko dira antxotarrak Gure Zumardian.