
Bilkura 12:00etan izango da, Donibaneko Santiago plazan, Marokok mendebaldeko Saharako su etena apurtu izana salatu eta erreferenduma eskatzeko.

Artisau azoka ere ez da egingo, baina Facebook orrialde bat irekiko du euskaltzaleen bilguneak, artisauei laguntze aldera.

100.000 biztanleko hamalau eguneko tasak behera egin du, gainera, herri guztietan, eta Pasaiaren kasuan gutxigatik bada ere, 1.000ko langatik jaitsi da azken orduetan tasa hori.

'Izan Bidea' dinamikaren barruan kontzentrazioa antolatu du Sarek, 'Bidea gara, bidean gaude', lelopean. 13:00ean Herriko Plazan izango da.

Oiartzungo Udalari hala baieztatu dio enpresako zuzendaritzako. Enpresako langileen egoerak kezkatzen du udala, eta denda txikiak babestera deitu du.

600 inkesta egingo ditu Errenteriako Udalak herritarren artean. Udalerriarekin, udal gobernuarekin eta udal zerbitzuekin lotutako hainbat gairi buruz duten iritzia ezagutu nahi du batetik, eta izan ditzaketen beharrak identifikatu, bestetik.

Izaskun Gomezek gailendu du azpiegitura hori Pasaian izateak diru ordaina suposatu beharko lukeela herriarentzat, nabarmen baldintzatzen baitu, gainera, pasaitarren egunerokotasuna.

Udal gobernuaren aurrekontu proposamenak alderdi soziala gailendu nahi izan du datorren urteko inbertsioetan. Asteazkenean oposizioko alderdiek zuzenkizunak aurkeztu ahal izango dituzte.

COVID-19ari aurre egiteko diru partida zehatzik ez du aurreikusi, ordea, gobernu taldeak: "Pandemiaren bilakaeraren araberakoak izango dira".

Abeslari gernikarrak igande arratsaldean emango du solasaldi musikatua. Gotzon Barandiaranek gidatuko du saioa.

Errenteriako alderdi sozialista, pozik azaldu da emaitzarekin, eta eskerrak eman dizkio Espainiako Sustapen Ministerioari.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna dela eta, (hilak 25) Oarsoaldeko Itaiak hitzaldia antolatu du larunbatean 12:00etan Juanba Berasategin.

Larunbataz geroztik desagertuta zegoen Errenteriako gizona onik azaldu da.

Pasa den astean hil zirenekin, dagoeneko lau adineko hil dira hilabete honetan Gabierrotako erresidentzian.

Oiartzungo Sarek kamiseta urdina janztera gonbidatu ditu oiartzuarrak, eta Izan Bidea app-an kilometroak pilatzera deitu dute.

Oiartzuarrek badute zer egin Euskaraldiak irauten duen bitartean.

Lintziringo bi autobus geltokietan argiztapena jarri du. Horietako bat ere konpondu du udalak, egoera kaskarrean zegoelako.

'Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile' liburua aurkeztuko dute ostiralean. Aurretik tokia erreserbatu behar dela gogorarazi dute.

Frankismoaren esklaboek erabilitako barrakoietara zuhaitzak erori egin dira asteburuan. Etxetxok urteak daramatza horiek berreskuratu nahian.

Merkataritza lokal baten barruan lapurretan ari ziren 26 eta 35 urteko bi gizon atxilotu ditu Ertzainak Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.