2022/4

Laurak Batek garai berrietara egokitzeko urratsak egin ditu

Aplikazio bat sortu dute eta sare sozialetan presentzia indartzen ahalegindu dira. Horrez gain, elkarteak logo berria dauka.

Bihar hasiko dira Olazar ibaiko obrak

Eugenio de Ochoa kaletik pasatzen den Olazar ibaiko estaldura kendu eta ingurua naturalizatuko dute lan horiekin.

[Bideoa] HITZA, Bidasoa eta Oarsoaldearen mugan

Oiartzunen, Gurutzen, jasoko du lekukoa HITZAk, Irunen eskutik. Miren Usabiaga harpidedunak izan du lekukoa eramateko ohorea.

[Galeria] Korrikak piztu du gaua Oarsoaldean

Oiartzundik sartu da Korrika eskualdean, eta Errenteria-Orereta, Lezo, Pasaia eta berriro Errenteria-Orereta zeharkatu ondoren, Astigarragari pasatu diote lekukoa.

[Galeria] Gaurko Korrikaren atarikoen Oarsoaldeko irudiak, HITZAn

Oarsoaldeko herrietan Korrika girotzeko hainbat ekitaldi egin dituzte gaur. Horien bilduma egin du HITZAk. Hemen irudiak.

[Galeria] Prest dira pasaitarrak 22. Korrikari harrera egiteko

Eguzkia lagun, giro ederrean eman dute Korrikaren eguna Pasaiako lau barrutietako bizilagunek. Prest dira gauean lekukoa hartzeko.

Olaia Gerendiain eta Erik Salazar
korrika 22 txikia oiartzun

[Galeria] Oiartzungo Korrika Txikiak 'txikitik' izena bakarrik du

Elizaldeko eta Haurtzaroko ikasleek Korrika Txikia egin dute, lekukoa eskuz esku pasatuta. Izerdia eta aldarria nahastu dira.

Metrokoadroka Sormen Kolektiboak 'Bidaide' lana aurkeztuko du igandean

Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, bost euroren truke, Garmendi txokolategian.

arditurri gabonak

Arditurri parketxeak ez ditu ateak itxiko Aste Santuan

Hainbat jarduera antolatu dituzte datozen egunetarako, eta aurrez izena ematea gomendatu dute.

Odola emateko aukera, datorren asteazkenean

Kultur Etxera gerturatu beharko dute interesdunek, 16:30etatik 20:15era bitarte.

Donibaneko komun publikoak berriz ireki dituzte

Bonantza parean bi komun berri jarri dituzte, eta Alabortzako kantina ondokoaren arazo teknikoak konpondu.

ADIFen trenbide zabalera egokitzeko obrek eragina izango dute udalerrian

Lanak apirilaren 19an hasiko dira, bi fasetan. Lehen fasea Nafarroa etorbidean egingo da, Gabierrota auzoan, abuztua bitarte.

Ekintza ugari antolatu dituzte Aste Santurako

Erakusketak, jolasak, bisita gidatuak eta irteerak egiteko aukera anitza zango da Aste Santuan Oarsoaldean.

Oarsoaldeko informazio bulegoak, irekita Aste Santuan

Oiartzun, Pasaia eta Errenteria-Oreretako San Marko gotorlekuko turismo bulegoak zabalik egongo dira hurbiltzen direnei zerbitzua emateko.

Hogei hondakin poltsa atera dituzte Altzateko igerilekuaren ingurutik

Basolan taldeak hainbat lan burutu ditu apirilean, eta Altzateko igerilekuaren eremuan 300 kilogramo hondakin bildu berri dira.

'Bidaiaide' antzezlana hilaren 24ean ikusgai

Oiartzungo Metrokoadroka Sormen Laborategiak aurkezten duen antzezlana 'Geuretik sortuak' egitasmoaren baitan sortu dute.

Aparkalekuen gaineko proposamen sorta egin du EH Bilduk

Pasaia, inguruko herrien aparkaleku publiko izateari uztea nahi dute eta turisten mugikortasunaren gainean udalak neurriak hartzea.

Gehiago