Altza eta Galtzaraborda arteko lurpeko saihesbidea, azken fasean

Altza eta Antxo lotzen dituen tunelaren zatia ireki dute gaur. Horrez gain, Ibaiondo plaza berreskuratuko da gaur arratsaldean.

Ozeanoetako altxorrak ikusaraziz kontzientzia sortzeko

CIMASUB Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 12. aldia martxan da Errenteria-Oreretan. Film emanaldiak eta argazki erakusketa ondu dituzte horren barruan, gaurtik hasi eta maiatzaren 25era arte.

7.000 metro koadro gehiago izango ditu Blas de Lezo Itsas Eskolak

Atzo onartu zuen udalbatzak garai batean galdutako espazioa berreskuratzeko plana. Orain, Hezkuntza Sailari dagokio urratsak egitea.

Nagore Legarreta izango da '21 aulki' egitasmoaren protagonista

'Suzko irudiak' izeneko erakusketa egin du Nagore Legarretak, eta maiatzaren 9tik 23ra egongo da ikusgai Ehuntze Sormen Espazioan.

Askotariko arteak bizitzeko aukera esku-eskura

Plaza eskaera egiteko epea zabalduko du Herri Arte Eskolak maiatzaren 1etik 10era bitartean. Behin plaza esleituta, matrikula egin beharko da.

Txikienek, handi egingo dute euskal dantza ostegunean

Aurten Lezoko Murixka, Beasaingo Aurtzaka, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola, Tolosako Udaberri, Zumaiako Musika Eskola taldeetako dantzariek, eta Zubietako joaldunek hartuko dute parte Errenteria-Oreretako Herri Arte Eskolako dantzariekin batera.

Madalenetako gazte guneko programazioa erabakitzeko prozesua bihar abiatuko dute

Uztailaren 24an Gernika plazan izango den gazte guneko egitaraua 14 eta 17 urte arteko gazteek aukeratuko dute aurten ere.

Asteazkenean egingo dute apirileko ohiko udalbatzarra

Udalak jakitera eman duenez, hileta eta omenaldi zibilen ordenantza berriari hasierako onarpena ematea aurreikusi dute.

Berdintasun Kontseilua gorpuzteko batzarra, asteartean

17:30ean izango da topaketa, Kultura Aretoan. Elhuyarren aholkularitza hasiko da gidatzen prozesua.

Zortzi talde igoko dira oholtzara aurtengo OiartzuaRock jaialdian

Larunbatean –maiatzak 3– izango da jaialdia, eta Alargun Beltzak taldeak irekiko du egitaraua, 12:00etan. Bazkaria ere izango da.

Martxoaren 3an, odola emateko aukera Lezon

Anbulatorioan eman ahal izango da odola, 17:30etik 21:00ak arte. Aurrez hitzordua hartu behar da, online edo telefonoz.

Hiltegi zaharraren inguruaren izaera nautikoa indartzeko lanak aurrera doaz

Ondartxo-Iztietako arraun instalazio berria eraikitzeko lanak aurrera doaz. Lanak egiteko skatepark-a desmuntatu behar dela-eta, berria jartzea erabaki du udalak.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2025-02-28)

Asteburu honetan, futbola izango da nagusi. Areto futbolean soilik Doniparik eta Antxoko lehen taldeak jokatuko dute. Ez da eskubaloiko partidarik jokatuko.

Eguzki-borda gaztandegira bisita-gidatua

Errenteriako Eguzki-borda gaztandegirako bisita-gidatua antolatu dute. Hilaren 9an izango da, goizeko 11.00etan. Ordu eta erdi inguruko iraupena du eta aurrez izena eman behar da.

Txistularien ibilbidea, inauteriak girotzeko

Udal Txistulari Taldea auzoz-auzo ibiliko da inauterietako dianak girotzen. Hilaren 16an emakume langileak omentzeko hitzaldi musikatuan izango dira, eta hilaren 30ean, berriz, Herriko Plazan kontzertua eskainiko dute.

e02 autobusa

Trafiko eta garraioan aldaketak Inauterien harira

Udalerriko eremu handi bati eragingo diote trafiko aldaketek.

Etxebizitzak, Iztieta auzoan.

Etxebizitza turistikoen lizentzia emateen etetea "berandu" dator PSE-EErentzat

Alderdi sozialistak begi onez ikusi badu ere, eragina "mugatua" izango duela uste du.

Udalak doako lau yoga saio eskainiko ditu

Pasaiako ikasleek egin dute proposamena, eta udalak hura egikaritzea erabaki du. Yoga ikastaroak martxoaren 10etik 18ra bitartean izango dira, Antxon, adin tarte guztiei begirakoak.

PPAk gogorarazi du portuko uretan debekatua dagoela arrantzatzea

Zerbitzuen, Poliziaren eta Portuko Erregimenaren Araudiko 64. artikulua jarraituta, martxoaren 1etik aurrera portuko eremuan egiten den kirol arrantza zigortzen hasiko dira.

'Hondarribiko Gorria' dokumentala, martxoaren 6an, Donibanen

Dokumental horrek Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarraren historia kontatzen du. Proiekzioa Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:00etan.

Gehiago