2026/6

Osteguna izango da Elizalderen herri bazkariko txartelak erosteko azken eguna

Azken hilabeteetan zenbait jarduera egin ditu Elizaldek 50. urteurrenaren harira, baina hilaren 20a izango da egun handia: Komunitatearen Eguna.

'Etorkizuneko Badia' proiektua berretsi dute badiako alkateek

Portuaren modernizazioa, gobernantza eredu berria, herritarren bizi kalitatea eta eskumenen transferentzia aldarrikatu dituzte Aizpea Otaegik, Mikel Arrutik eta Teo Alberrok.

Donostiako Ategorrietan bukatu zen lurra

Argia argitaletxeak 'Ategorrietan Fisterra' komikia argitaratu du, 1931ko maiatzaren 27ko gertaerak ezagutarazteko. Guardia Zibilak zazpi lagun hil zituen tiroz Ategorrietako erlojuan.

Euskaraz bizitzeko, Euskaltzaleon Martxara joateko deia Lezotik

Hilaren 13an egingo da Iruñean euskaraz bizitzeko "behar den dena" eskatzeko Euskaltzaleon Martxa. Lezon hara joateko autobusa antolatu dute.

Kattalin Arabolaza Palomo. Bertsolaria.

"Presiorik gabe, oroitzapen polit batekin geratzea da helburua"

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalean irabazlearekin puntutan berdindu ondoren, Euskal Herrikoaren finalean ariko da Kattalin Arabolaza Palomo.

Askoren artean sortua, badiarentzat

Pasaiako eta Lezoko ikastolek bat egin eta Pasaia-Lezo Lizeoa sortu zenetik 50 urte bete dira. Aitortzatik, badiari egindako ekarpenari balioa eman diote.

Xenpelar Bertso Eskola auzia

Aizpea Otaegi alkateak testigantza emango du bihar bidalitako informazioa egiaztatzeko

Adin Txikikoen Fiskaltzaren aurrean izango da alkatea, atzo Polizia Judizial eta Ertzaintzari bidalitako informazioa egiaztatzeko.

Antxo, dantzaren epizentro zortzigarrenez

Hilaren 11tik 14ra Pasaiako Dantza Festibalak Antxo dantzaz beteko du, 17 emanaldirekin. Gaur aurkezpen eta solasaldirako saio berezi bat egingo da Kultur Etxean, 19:00etan.

Indarkeria Matxista

Polizia Judizial eta Adingabeen Fiskaltzaren esku jarri du informazio guztia udalak

Xenpelar Bertso Eskolaren inguruko auzian duen informazio guztia fiskaltzaren esku jarri du Errenteriako Udalak.

Memoriarako, aldarrirako, ospakizunerako

Francisaldia antolatu du udalak, aurten ere, Vicente Vadillo Santamaria Francisen erailketaren 47. urteurrenean. Hilaren 10etik 26ra bitartean egingo dute.

Gehiago