
ETE eta KAE1 ligetako traineruek sasoiko bigarren estropadak jokatuko dituzte igandean Pasaiako badian. San Juan Koxtapek eta Sanpedrotarrak antolatu dituzte lehiaketak.

Barruti bakoitzean bilera bana egin du EH Bilduk aparkatzeko sistemari buruz hausnarketa egiteko. Oinezkoak lehentasun, hainbat proposamen egingo dizkiote ordenantza berriari.

Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek bat egin dute Hospitalilloko eremuan adinekoentzako zentroa eta lurpeko aparkalekua eraiki ahal izateko.

Foru Aldundiak iragarri duenez lurzorua desatxikitzeko baimena eman du Estatuko Portuak; erabakia txalotu dute, oniritziak Adinberrirekin aurrera egitea ahalbidetuko duelako.

Barruti urdineko Inauteriak hilaren 20tik 22ra bitartean izango dira. Ospakizunek eragina izango dute trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan.

Trintxerpeko Karmengo Jaiek trafiko eta aparkaleku aldaketak eragingo dituzte gaurtik hilaren 18ra bitartean.

Igandean Itsas Kayakeko Euskadiko Txapelketa jokatuko da Pasaiako badiako uretan, 11:30etik aurrera. Txapelketak eragina izango du Trintxerpeko Hospitalilloko aparkalekuko eremu batean.

Hilaren 26tik 30era bitartean, San Pedroko jaiak ospatuko dira, eta festek eragina izango dute barrutiko trafikoan eta aparkalekuan.

Jarduketa horien baitan, aparkatzeko 15 plaza berri sortu dira eremu horretan, eta biribilgune bat ere margotu da, trafikoa erregulatzeko.

Jarduketak bihar hasiko dira, eta eremua itxita egongo da gaurko 15:00etatik asteleheneko azken ordura arte. Portu eremuko lonjaraino doan aparkalekua eskuragarri izango da, eta Gudari plaza pareko barrera ere irekiko da.

Hilaren 7tik 9ra bitartean Trintxerpeko inauteriak ospatuko dira, eta mozorroaren festak aparkalekuetan eta garraio publikoaren zerbitzuan aldaketak eragingo ditu.

Zerbitzuen, Poliziaren eta Portuko Erregimenaren Araudiko 64. artikulua jarraituta, martxoaren 1etik aurrera portuko eremuan egiten den kirol arrantza zigortzen hasiko dira.

Gaurtik igandera bitarte ezingo da Arraunlari kalera, kaira, Torreatzera eta Ondartxo pasealekura ibilgailuekin sartu. Alternatiba gisa, Hospitalilloko kaian aparkaleku bat egokituko dute.

Aldundiak jakinarazi du bi zuhaitz moztu behar dituztela Euskadi etorbidean. Jarduketa horiek trafiko aldaketak eragingo dituzte Hospitalillo inguruan astelehenetik aurrera.