Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuek kontseilua edo batzarra egin dute gaur Lezoko udaletxean, "Donostiako Gipuzkoa plazatik lurraldeko beste plazetara hurbiltzeko" helburuarekin.


Giroa berotzen ari da M19rako Errenteria-Oreretan. Gaur hainbat ekitaldi burutu dituzte martxoaren 19ko herri galdeketari lotuta.

Eskasa da oso, ez esatearren hutsaren pareko, emakume izenen presentzia inguruko herrietako kale izendegietan; azkenaldian urrats batzuk egin dira, errealitate gordin baten ispilu baino ez den horri buelta eman nahian.

Bihar irtengo dira lehen aldiz dantzatzera, 12:00eta, Gure Zumardian.

Pentsio publikoen aurkako erasoa salatuko du Duintasunak astelehenean 11:00etan egingo duen elkarretaratzean eta ondorengo manifestazioan.

Jabier Muguruza irundarrak kontzertua emango du igandean, 20:00etan, Lezoko Gezala Auditoriumean, Istorio txikiak, kantuekin, azalduko ditu.

Demoarsok martxoaren 19an Oarsoaldeko lau udalerrietan deitu duen herri galdeketarako hamasei egun baino falta ez direnean, sindikatuen babesa jaso du gaur iniziatibak.

Martxoaren 19a da Demoarsoren herri galdeketaren eguna. Hala ere, aldez aurretik botoa emateko aukera badago. Zazpi egun jarri dituzte horretarako Lezon.

Liderraren kontra du partida bihar Donibane Eskubaloiak, Basaurin.

Lierni Lekuonak (Lezo, 1995) laugarren urtea du elitean. Errepidea eta ziklokrosa uztartzen ditu, eta ziklokrosean Euskadiko txapeldun izan da.

Oiartzunen, Errenteria-Oreretan eta Pasaian elkarretaratzeak egin zituzten. Carles Puigdemont presidenteak zer esan zuen adi entzun zuten.

Hilaren 28an taularatuko dute lana; 1923-36ko epea da antzezlanaren oinarria

Axular plazan dagoen lokala egokitzeko obrek, 84.000 euroko prezioa izango dute

Landalurraren azoka antolatu dute larunbatean hamahirugarrenez Errenteria-Oreretan.

Giro herrikoian burutu ziren asteburuko ekimenak Konstantziaren urteurrena ospatzeko. Herriarekin batera egingo diren azken jarduerak izan ziren.

Emakume raketisten inguruko erakusketak izango dira ikusgai lau barrutietan

Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta larri gaixorik dauden Oreretako presoak etxeratzea eskatzeko mendi irteera antolatu du Sarek.

Landalur Azoka egingo dute larunbatean Zumardian eta horren barruan , tailerra antolatu du Oarsoirriakek.

Urriaren 12an ez dute jairik egingo Oarsoaldeko AEK euskaltegietan. Euskara kalera aterako dute, eta besteak beste, bi irteera antolatu dituzte horretarako.

Guinness errekorra, muxikoekin dantzan, egin zuten iazko urriaren 30ean Lezon. Hori oroitzeko, eta urriak bost igande dituelako, jaia egingo dute.