Maiatzaren 9an abiatuko den Pasaia Itsas Festibaleko protagonista nagusiak izango dira Pasaiako Batelerak. Tinko jarraitzen dute bateleraren irudia mantentzeko borrokan, harro.
Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza egoitzetako egoerak argi gorria piztu du. Langile faltak gainkarga ekarri die beharginei, eta ezinezko bihurtu erabiltzaileei zaintza duina ematea. Protestak hasi dituzte.
Maiatzaren 9, 10, 11 eta 12an Pasaia Itsas Festibala dela eta, Lurraldebuseko lineak eta Pasaiako motorra indartuko dituzte.
Gurekin Auzo Elkarteak antolatuta, hilaren 30etik maiatzaren 5era arte ospatuko dira Iztieta eta Ondartxoko jaiak.
Herriko merkatariei zuzendutako tailerra da, eta helburua egunerokotasuneko genero rolak eta estereotipoak identifikatzea da.
Urdaburu Mendizale Elkarteak hiru eguneko Ipar martxako irteera antolatu du Logroñora ekainaren 7tik 9ra. Izen ematea zabalik dago.
Errenteriako Musika Kultur Elkarteak antolatuta, Errenteriako Musika Bandaren gidaritzapean ariko dira Herri Arte Eskolako Bandako ikasleak.
Barnealdetik hiru barku ezagutzeko aukera izanen da maiatzaren 10etik 12ra, eta beste bitan itsas zeharkaldiak egin ahalko dira.
Antxoko areto futbol taldeek irekiko dute kirol partiden asteburua. Futbolean Touringek eta Pasaiak derbia jokatuko dute, biek ala biek maila mantentzea helburu dutelarik.
Plazeta futbol zelaian aktibitate handia bihar. Allerruren bost partida jasoko ditu herriko soropilak.
Kezka azaldu du udalak, tamaina handiko hondakinak behar den toki eta orduan utzi dituztelako herritarrek.
Egunari buruz jakin beharreko guztiekin orrialde bereziak egin ditu HITZAk gaurko astekarian. Horiek eskuratzeko aukera, hemen.
Miren Taberna liderrak bigarren sailkatuaren bisita jasoko du bihar etxean. Nesken bisita zaila, Burgosen etxera.
Lesoinuren egitarauaren zubi bezala, harizko instrumentuekin gozarazten duten musikarien kontzertua jasoko du Gezalak larunbatean.
Maiatzaren 15a izango da izena emateko azken eguna. Matrikulak online bidez edo HAZ bulegoan egin daitezke.