
Beka eskatu duten ia ehun pertsonetatik 78k beren ikasturtea dohainik izango dute, B2 maila arte ikasten ari direlako. Gehienak AEK-ko ikasle dira.

Donostiako instrukzioko 4. zenbakiko epaitegiak hartuko du beregain auzi hori, eta 22 lagunak abenduaren 2an eta 3an deitu dituzte deklaratzera ordu ezberdinetan.

Arrantza iraungarria eta kontsumo arduratsuaren alde egindako lanagatik, Pasaiako Arrantzaleen Kofradiari egin diote 2019ko Mater Itsas Zaindari Aitortza.

Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako kluben informazioa, kirol guneak, orientazio zerbitzuak, kirol sailetako kontaktuak, parke osasungarriak, bidegorriak edota ibilbideak jaso dituzte esku orrian.

Ozen esan dute berriz ere, ez dutela eraso eta hildako emakume gehiago nahi, eta berretsi dute bidea autodefentsa feminista dela.

Donibaneko Zamakona ontziolan konpontzen ari ziren ontzi batek sua hartu du argitzeke dauden arrazoiak direla medio.

Larunbatean hilik topatu zuten 53 urteko emakume bat Baionan eta hilketa matxista izan daitekeela uste du Frantziako poliziak. Harremantxok elkarretaratzea deitu du biharko 19:00etan Gure Zumardian.

Pasa den larunbatean Errenteria-Oreretako emakume baten kontra egindako eraso sexista gaitzetsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak prentsa ohar bidez.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna dela eta egitarau zabala antolatu dute herrian, eta iaz bezala, zapata eta zapi gorriak izango dira protagonista.

Zazpi lagun horiek abenduaren 2an eta 3an deklaratu beharko dute Donostiako epaitegian.

Errekonozimendu gisa diplomak eta dominak banatu zituen Oarso Bidasoko Odol Emaileen elkarteak.

Ingelesa ikasgelatik kanpo ikasteko proiektua abiatu dute Koldo Mitxelena ikastetxean, Koldokide Guraso Elkarteak bultzatuta. Joan den astelehenean proiektuaren barruko lehen esperientzia zian zuten LH 3, 4, 5 eta 6. mailetako ikasleek, eta horren barruan, Niessen Kulturgunean antzezlanak ikusi zituzten.

Azaroaren 4tik 8ra ez da egongo 'Arguyuan' saiorik. Azaroaren 11n bueltatuko direla ziurtatu dute, eta sekula baino indar handiagoarekin bueltatuko direla.

Bost futbol taldeetatik, bik bakarrik eskuratu dituzte puntuak. Areto futboleko Oiartzunek eta Oiartzungo Saskilagunen lehen taldeek garaipena lortu dute.

Fanderian egingo dute lehen bista, 09:30ean, eta bertatik, Agustinak, Gaztaño, eta Alabergara joango dira. Erabiltzaileen zalantzak argitzeko baliatuko dute bisita.

Lehiaketaren irabazleak 200 euro eskuratuko ditu, eta bertako produktuekin osatutako saski ederra.

Alderdi sozialistaren arabera, udal aurrekontuan laguntza horri begira 90.000 euroko diru zatia jasota badago ere, oraindik ez ditu martxan jarri.

EUDIMA Udalerri Intsumituen Mankomunitateko kideei esker ona adierazi diete gaur, Oiartzungo udaletxean egindako ekitaldian.

Lezoko kirol talde nagusien asteburuko partidak non eta noiz diren ikusteko horien guztien zerrenda prestatu du HITZAk. Hemen ikus daiteke.