
Nesken lehen taldeak asko kostatako garaipena eskuratu du Tolosaren kontra, etxean. Mutilen futbol zein areto futbol talde guztiek beren partidak galdu dituzte.

EAJ eta PSEk osatutako udal gobernuak, Udaltzaingoko langileen batzarrak argitaratutako gutunari erantzun dio.

Hitzordua, 19:30ean Xera Gastrotekan izango da eta publiko osoari zabalik dago.

Azkuene kaleko Odrietxe paper dendan loterian jokatzen duen bizilagun peña bat izan da Primitiboak emandako 'Sari Potoloaren' irabazlea. Dirua herritar askoren artean banatuko da.

San Tomas Azoka jendetsua izan da Lezon. Eguraldi onak asko lagundu du den-dena egoki joan dadin.

Erlijioa eremu publiko eta instituzioetatik ateratzea eskatzen ari da Orereta Laikoa, «sinesmenak arlo pribatuari dagozkiolako». Eliza katolikoak dituen pribilegioak ezaba daitezela eskatu dute.

Emendakinak egin behar ziren lekuan eta moduan egin zituela esan du EH Bilduk, eta hori probatzeko, batzordeko aktak eta Osoko Bilkurako aktak begiratzea baino ez dagoela.

Madalensoro kanpoaldea gainezka zegoen eguerdian; txistorra pintxoak, taloak eta sagardoa barra-barra zerbitzatu dituzte.

Aurtengo berritasuna: zerri baten ordez, bi izango dira, Maddalen eta Jabi Arenaza alaba-aitak. Gaur aurkeztu du batzordeak antolatu duen egitaraua.

Merkatuzarren egindako ekitaldian aurkeztu die gobernu taldeak herritarrei agintaldi plana. Pertsonak erdigunean jartzea ezinbestekotzat jo dute berriz ere, "bizitza duinak" bermatzeko.

Allerru historikoa eta Munttarpe eskubaloi taldeen iragana eta oraina jasoko ditu 2020ko Lezoko egutegiak. Bihartik aurrera eskuragarri izango dira udal bulegoetan eta liburu azokan.

Txost eta Avenir de Bizanos taldeek neurtuko dituzte indarrak, nor baino nor, Euskal Herriko Joko Garbi Txapelketako Bigarren Mailako partidan.

Esmalteriako eraikina berritzen aritu da udan Orereta Ikastola. Lanak amaituta eta eraikinari neurria hartuta, Esmalteria Berria inauguratuko dute igandean 11:00etan.

Libera proiektuarekin bat egin du Fanderiako Errotak (Ibaiaren Etxeak) eta igandean 09:30ean Fanderiako Errotan hitzordua eginda, autoan abiatuko dira Añarbeko basora hondakinak biltzera.

Ander Goenaga surf egokituko kirolaria, Alex Gonzalez Freestyle kirolaria, Julen Mugika Eskubaloi jokalaria, Elena Perez igerilaria, Aritz Bagues txirrindularia eta Maialen Etxarte mahai tenis jokalaria saritu dituzte.

Abenduaren 30 eta 31n, nahiz urtarrilaren 2an izango dira saioak, 11:30etik 13:00etara, Bekoerrotan.

2020ko egutegi berezia kaleratuko du OARSO BIDASOKO HITZAk abenduan. Tokiko sortzaileak izango dira datorren urteko protagonistak.

2020ko egutegi berezia kaleratuko du OARSO BIDASOKO HITZAk abenduan. Tokiko sortzaileak izango dira datorren urteko protagonistak.

Oiartzuarrak gonbidatu dituzte, eurekin batera kalez kalez kantuan atera daitezen. Eguna prestatzeko, baina, entsegu pare bat egingo dituzte.

2020ko egutegi berezia kaleratuko du OARSO BIDASOKO HITZAk abenduan. Tokiko sortzaileak izango dira datorren urteko protagonistak.