
Zaporeak proiektuarentzat elikagaiak biltzea dute helburu iniziatibaren bidez eta egun osoko egitaraua antolatu dute horretarako.

Soinueneak, Eresbilek eta Musikenek elkarlanean antolatu dute, herri musikaren bilketari jarduteko. Dorothe Schubart gonbidatu berezia izango da.

Lorpen handiak Errenteriako Atletismo Taldeko kirolarientzat asteburuan Antequeran (Malaga, Andaluzia, Espainia) jokatu den Atletismoko Pista Estaliko Banakako Espainako Masterrean.

Maiatzaren 10ean egingo du Urdaburuk Landarbaso Trail lasterketaren bigarren ekinaldia. Pasa den hilaren 16an zabaldu zuten izena emateko epea, eta dagoeneko 199 lasterkarik bat egin dute. 250 korrikalariko kupoa du lasterketak, eta parte hartzeak berriz, 18 euro balio du.

Erik Gartziak erantzun ditu galdera gehien zuzen eta denbora gutxiagoan, eta horrek saria du Egunean Behineko Lau Haizetara elkartearen taldean.

Dena prest dute dagoeneko, eta gaur da azken eguna ibilaldi horretan parte hartzeko izena emateko. Hala ere, izena eman ez badute ere igandean bertan 08:30ean Gurutze Santaren plazan azaltzen direnek ere izango dute parte hartzeko aukera.

Koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurria da. Espainiako Futbol Federazioaren barruko lehiei eragingo die, oraingoz, neurriak.

Euskal Herriko kluben txapelketa lortu du nagusien eta 22 urtez azpikoen mailetan, bikoteka. Gazte Mailako trinket txapelketan, Oiarpeko beste bikote bat garaile.

Elkartasuna da, zentzurik zabalenean Zaporeak elkartearena, eta elkartasun hori babestera dator Niessen Elkarteak iganderako antolatu duen kontzertu solidarioa.

Udalak balorazioa publiko egin du: 550 pertsonek hartu dute parte antolatu diren ekitaldietan. Eragileen inplikazioa ere goraipatu dute.

Zikloa hasteko hitzaldiak egingo dituzte ostegun arratsaldean. Ukraineraren grafia izango dute hizpide, baita Jose Maria Iparragirre eta Taras Xevtxenko ere.

Ostiraletik abian dira obrak. Gaur egungo hesi arkitektonikoak saihestuz, bi guneen irisgarritasuna hobetu nahi dute.

Martxoaren 18ra arte zabalik izango da epea, Errenterian erroldatutako haur guztientzat baita Errenteriako ikastetxeetan matrikulatuta daudenentzat ere.

Oarsoaldeko bi tokitan eman ahal izango da boto presentziala: Oiartzungo Munanier lokalean, eta Errenteria-Oreretako Bilgunean.

HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak HITZAren egoitzan jaso beharko dira.

Larunbatean haur eta gazte mailako finalak jokatu zituzten pilotari oiartzuarrek, baina txapeldunorde izatearekin konformatu beharko dute.

Jarraian Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak. Inauteriak direla eta, partida gutxi jokatu dira asteburu honetan.

Bigarren edizioak aurrera egingo duela ziurtatu dute festibalaren antolatzaileek. Ekainaren 11tik 14ra egingo da, berriz ere Antxon.

Egiluze ikastetxean ere bai egun berezia izan da gaurkoa. Inauterien gozamenean murgildu dira ikasleak, orotariko mozorroekin.

Otsailari dagokion ohiko udalbatzarra egingo dute asteazken arratsean. Hamahiru puntu izango ditu, gehienak hitzarmenei dagozkienak.