OARSO BIDASOKO HITZAk, etxebizitza eskubidearen alde deitutako greba orokorrarekin bat eginez, eta aldi berean informazio eskubidea bermatzeko, azaroaren 11n bakarrik deialdiari lotutako albisteak argitaratuko ditu.
Atal honetan topatuko dituzu greba orokorrari lotutako albiste guztiak, jardunaldiaren jarraipena eta argazki galeriak.
Euskal Herriko sindikatuen gehiengoak eta Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek greba orokorrera deitu dute azaroaren 11rako; mobilizazio bateratuak egingo dituzte etxebizitzaren eskubidea aldarrikatzeko.
Goizean informazio piketeak izango dira, eta eguerdiko Donostiako manifestaziora joateko nahiz arratsaldean Errenteria-Oreretan egingo denera abiatzeko zutabeak aterako dira herritik.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.