
Elizaldeko etxebizitza bat zozkatuko da tasatuen eskatzaileen udal erregistroan izena emana izan, eta horren ezaugarriekin bat egiten dutenen artean.

Gamongoa auzo berria izango denaren jarduketa aurkeztu dute. Astelehenean izan zen hori, sustatzaileek eremu horretarako Jarduketa Lehenetsiaren aurreproiektua aurkeztu dute.

Ekainean aterako dira lizitaziora eraikitze lanak, eta iraila-urrian esleituko dituzte. 52 etxebizitza eta anbulatorio berria egingo dituzte.

Udalak eta Iberdrolak hitzarmena sinatu dute, Marrukeneko azpiestazio elektrikoa tokiz mugitu eta hura zen orubea libre uzteko.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri agenda Sailak, Visesa sozietate publikoaren bidez, eta Errenteriako udalak sinatu dute hitzarmen hori. Etxebizitzak, Altzaten eraikiko dituzte.

Haserre daude Gaztañoko bizilagunak Topoko kotxetegietan etxebizitzak eraikitzeko proiektuarekin. Haien iritzia hartu ez izana eta "egia ez diren argudioak" erabiltzea egotzi diote alderdi sozialistari.

Astelehenean Escalerillaseko familien aurkako epaiketa egin zen Donostiako auzitegian. PPAk epaiaren balorazioa egin du.

Etxebiden, Lezon etxebizitza eskuratu nahiko luketen 534 eskaera daude egun. Horiei, baina bereziki gazte eta kolektibo zaurgarriei erantzuteko hiru urteko plana egin du udalak. Eremu tentsionatu izateko bidea ere aktibatu du.

Olatzarko babespeko etxebizitzak zozkatu dituzte gaur. Testuinguru horretan adierazi du Eneritz Arruti alkateordeak herria eremu tentsionatu izendatzeko lanean ari dela udala.

Eremu horretan babes ofizialeko 33 etxebizitza, eta beste 24 tasatu eraikitzen hasiko dira. Egitasmoa aurreko legealdian "sortu, onartu eta abiatu" zela esan du EAJk.

Etxebizitzen birgaitze, irisgarritasun eta eraginkortasun energetikorako laguntzak prestatu ditzala eskatu dizkio udal gobernuari.

Pasaiako Udalak bilera ireki bat egingo du hilaren 9an Bidasoa Goia eremuko hirigintza araudiaren aldaketaz hitz egiteko. Bilkura Trintxerpeko Ulia Kultura aretoan izango da, 19:00etan.

Udalak etxebizitza horiek esleitzeko zozketan izena eman dutenen onartuen eta ez onartuen zerrendak zabaldu ditu. Alegazioak, hilaren 24ar arte.

56.094,50 eurora eguneratu da gehieneko diru-sarreren muga, aurrekoan baino 6.000 euro gehiago. Horregatik baztertu zituztenak, zerrendetara.

15.000 euro jaso dituzte eta 18 hilabeteko gehienezko epea izango dute lana aurkezteko.

Aralar kalearen eta Jaizkibel hiribidearen arteko zuzkidurazko etxebizitzak Lezoko gazteen beharrei erantzungo diela uste du PSE-EEko kideak.

Udalbatzak ahobatez onartu du Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren lehen aldaketa. Horregatik egin daitezke etxebizitzak.

Kexu da alderdi sozialista. Oraingoan, etxebizitzak birgaitzeko eta EAT Eraikinen Azterketa Teknikoak egiteko bideratutako diru zatiaren laurden bat baino ez dela bideratu dio aurreko urtean, zehazki diru zati osoaren %22,93.

2017ko eta 2018ko aurrekontuetan etxebizitzak birgaitzeko eta EIT Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak egiteko aurreikusitako 210.000 eurotik %20a baino ez duela inbertitu gobernu taldeak salatu du alderdi sozialistak.

Etxe hutsak alokairura bideratzeko kanpaina martxan dauka Alokabidek. Batez ere, etxebizitza hutsen jabeei bideratuta dago, alokairura bidera dezaten. Eusko Jaurlaritzak, Alokabideren bitartez, jabeek dirua kobratzeko eta etxearen osotasuna mantentzeko bermeak eman nahi dituzte.