
Hibaika, Ama Guadalupekoa eta Illunbe Trintxerpek urteko lehen traineru jaitsieran ariko dira datorren igandean, hilak 25, Portugaleten (Bizkaia).

Materrek koordinatzen duen Itsas Zaintza Sarearen baitan, zortzi itsas hondakin bilketa egin ziren iragan larunbatean. 140 pertsonak hartu zuten parte, eta 215 kilogramo hondakin bildu zituzten.

Materrek Zero Zabor Uretan egitasmoaren zazpigarren ekitaldiaren datuak eta emaitzak ezagutarazi ditu gaur goizean egindako agerraldian.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, bederatzi itsas hondakin bilketa egingo dira Pasaian, Hondarribian, Donostian, Zarautzen, Zumaian eta Deban, 11:00etatik 13:00etara.

Hondarribiak, San Juanek, San Pedrok eta Hibaikak parte hartuko dute gaurko gizonen Kontxarako sailkapen estropadan.

Mater ontzia euskal kostaldeko zortzi herritan izango da uztailean hondakinen arazoari irtenbideak bilatzeko eta hausnarketa parte hartzaile bat sortzeko.

ETE eta KAE1 ligetako traineruek sasoiko bigarren estropadak jokatuko dituzte igandean Pasaiako badian. San Juan Koxtapek eta Sanpedrotarrak antolatu dituzte lehiaketak.

Materrek, Zero Zabor Uretan kanpainaren bidez, tokiko komertzioak eta ikastetxeak elkarlanerako batu ditu itsasoaren zaintza eta kontsumo arduratsua sustatzeko. Gaurtik, ikasleek sortutako erakusketa bat egongo da ikusgai Antxoko Kultur Etxean.

Arrantzaren inguruko azken debekuek haserrea piztu dute arrantza zaleengan. Arrantzaleek erregulazioaren eta negoziazioaren aldarria egin dute, familietan errotua dagoen tradizioa praktikatzen jarraitu ahal izateko, eta ez suntsitzeko.

Herriko zazpi traineruk parte hartu zuten larunbateko test estropadan. Hurrengo prestaketa lehia, San Pedrokoa.

Pasaiako badian urpeko arkeologiari buruzko azterlanak egin dituzte 2021etik. Besteak beste, 4 metroko luzera duen gila bat aurkitu dute, eta hipotesi nagusia da 'Santa Ana' ontziarena izan daitekeela.

Dokumental horrek Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarraren historia kontatzen du. Proiekzioa Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:00etan.

Hondarribia Donostia nahiz Irunekin lotzeko Lurraldebusen gaueko zerbitzuak indartuko ditu aldundiak festak bitartean.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, hilaren 26an, 11:00etan, itsas hondakinen bilketak egingo dira aldi berean Gipuzkoako sei udalerritan, tartean, Pasaian eta Hondarribian.

Hibaikak, San Juanek eta San Pedrok hitzordua dute asteburu honetan Hondarribikko itsasoan.

Traineruak, denak, asteburu honetan hasiko dira bogan. HITZAk Oarso Bidasoko talde guztietako kideekin sasoiaren analisia egin du.

Emakumeetan, San Juan izan zen seniorretan zortziko ontzia aurkeztu zuen elkarte bakarra.

Kontxa Urdaibai eta Hondarribiaren esku dago. Bien artean, 1,78 segundo. Igandean erabakiko da zein aldera egingo duen urteko bandera preziatuenak.
