
Eskutitzak azken momentura arte jasoko dituztela jakinarazi dute, baina ez plazan bertan. Opariak egongo direla ziurtatu dute.

Hiru sari banatu ditu irrati libreak. Honakoak zenbaki irabazleak: 1.044; 0345; eta 1.445.

Oiartzuarrak hobeto jokatzen hasi dira, baina sareetako biderik aurkitu gabe. Ebakuntza jasan behar izan duten hiru jokalariei animoak eman dizkiete.

Hilaren 26an, larunbata, egin du hitzordua Sarek 17:30ean Agirre Lehendakariaren plazan.

Errenteria-Orereta Oarsoaldeko udalerri handiena izatea lagungarri dela onartu du Errenkoaldeko buruak, horrek inguruko bezeroak ekartzen dituelako, baina merkataritzaren egoera dela-eta kezkatuta dago.

Ez da ohikoa izango, baina ez du hutsik egingo. Ereintza Elkarteak eta Gipuzkoako Abesbatzen Elkarteak antolatuta, Gabon Abesti Sariketa birtuala egingo dute aurten, bere 74. urteurrenean.

Pasaiako barrutietan merkataritzaren egoera oso ezberdina dela zehaztu du Laurak Bat-eko presidenteak. Sektorea egiten ari den ahalegina nabarmendu du, eta pasaitarrak herrian erostera animatu ditu.

Merkatarien elkarte berria sortu dute Lezon, Lezokoak. Mitxeo, herriko egoeraren balorazio bat egitera animatu den horietakoa da, baina beti beste kideen iritziak jasota.

'Demokrazia' lelopean elkarretaratze jendetsuak egin dituzte Oarsoaldeko lau udalerrietan.

Norberak bere kamiseta eraman beharko du Abaraxka Ibiltariak antolatutako tailerrera.

Jolasaren garrantziaz jabetuta, hainbat irizpide kontuan hartzea ezinbestekoa dela uste du udalak, ez soilik jostailuak erosteko garaian, baita jolasari daukan garrantzia emateko unean ere.

Alkartasuna Dantza Taldeak herriko azokan datorren ostegunerako (hilak 24) antolatutako topaketa bertan behera gelditu da.

Sormen espazioan ate irekien jardunaldiak egiten ari dira egunotan, etzi goizera arte. Hainbat sortzaileren lana aurki daiteke

2021eko udal aurrekontuari hasierako onarpena emango diote gaur. Merkatari eta ostalarientzako laguntza ere aztertuko dute.

Parte hartzaileen obrak ikusgai izango dira hilaren 26tik aurrera, San Pedroko Udal Aretoan. Asteartetik larunbatera egongo da zabalik.

Eskulanak egiteko koadernoa sortu du Albaolak. Bertan azaltzen diren itsas korapiloak egin eta sare sozialetan partekatzen dituenak saria izango du.

Udalak iragarri du herriko frontoiaren atzealdean dagoen zonaldea estaltzeko lanak, Proisa eraikina zegoen lekua, hain zuzen, 2021. urtean amaituko direla.

Errepertorio polit eta goxoa osatu dutela hitz eman dute, eta ostegunean baieztatu ahalko da hala den, hilaren 24an 12:30ean beren web orriaren bidez emango baitute kontzertua.