2022/12

Zuntz optikoa pasaitar guztien eskura dago jada

Donibane eta San Pedroko hirigune historikoak sarean sartzearekin batera, zuntzaren instalazio lanak bukatutzat eman ditu alkateak.

"Argi dago Orereta izena baino geroago nagusitu zela Errenteria"

1.023 orrialdeko txosten bat aurkeztu diote udalari, "Orereta-Errenteria izen bikoitza onar dezan". Luis Elberdin, Iago Irixoa eta Peio Joseba Monteanok abiatu dute egitasmoa, urte luzeko ikerketen ondoren.

Txerrimuñok 39 urteak handian ospatuko ditu

Ostiralerako eta larunbaterako hainbat jarduera antolatu dituzte Zubitxo kaleko 13. zenbakiko baserrian.

"Janaria ez da botatzen"

Janariaren xahuketaren berri eman, eta horrekin bukatzeko kanpainarekin bat egin du Lezoko Udalak. Herritarren artean kontzientzia sortzea dute asmo.

oiartzun ke gazteak

OKEk Neguko Kanpusa egingo du oporraldian

8 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago Koldo Fernandez Kanpusa. Izena emateko azkeneko eguna hilaren 23a izango da.

alaia martin pankarta

Bertsozale guztiak igandera begira daude

Gaur aurkeztu dute Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finala. Oiartzunen, mugimendu feministak pankarta jarri du, Alaia Martinen alde.

Barandiaran parkearen deskontaminazio lanak, martxan

Hainbat hamarkadatan lurzorua kutsa dezaketen industria jarduerak jasan ditu eremuak, eta horregatik, egungo orubeko lurzoruaren kutsadura maila aztertu eta ezaugarritzeko lanak hasi dituzte.

Eneritz Balda Aparicioren 'Gabonetako plaza', 2023ko egutegiaren buru

Udalaren 2023ko egutegirako argazki lehiaketa irabazi du lezoarrak. Osotara, 70tik gora izan dira aurkeztu diren irudiak.

Trintxerpe KE: "Ahal genuen guztia egin genuen arbitroa artatzeko"

Trintxer Kirol Elkarteko zuzendaritzako zenbait kidek zuzenean ikusi zuten nola ikusle batek 16 urteko marrazainari eraso egin zion.

mattin etxebeste

Mattin Etxebestek lortutako garaikurra udaletxean da

Dantzari oiartzuarrak duela lau asteburu lortu zuen garaikurra. Ohi bezala, datorren txapelketara arte udaletxean gordeko dute.

Urdaburu elkarteak San Tomas eguna ospatuko du etzi

Txistorra pintxoak jan eta gabon kantak abesteko eguna izango da osteguna. Urte luzez monitore izandakoei ere omenaldi xumea egingo diete.

laura fernandez aguilar

Antiespezismoa eta feminismoaren arteko loturak aztertuko dituzte

AIA taldeak antolatutako hitzaldi zikloaren hirugarrena egingo dute. Laura Fernandez espezismoa, feminismoa eta besteren arteko harremanez arituko da.

Ispiluak liburua

'Ispiluak' liburua aurkeztuko dute Nora Barroso eta Nekane Martiarenak

Lekuona Fabrikan aurkeztuko dute argitalpena, larunbatean. 1545 argitaletxeak argitaratu du liburua.

Eguberritan ordutegi murriztua izango dute Pasaiako liburutegiek

Egun batzuetan goizez soilik egongo dira zabalik, eta beste batzuetan itxita egongo dira herriko lau udal liburutegiak.

itsaslapurrak dani fano aurkezpena

Euskal pirata eta kortsarioak ardatz dituen karta jokoa aurkeztuko dute

Trikuharri Kultur Elkartearen ekimenez, 'Itsaslapurrak' sortu dute. Dani Fanok egin ditu karten ilustrazioak, eta Tasiok pin-en diseinua.

magma mia oiartzun

Beatriz Egizabalek 'Magma Mia' taularatuko du igandean

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak abendurako antolatu dituen bi bertso saioetako bat izango da. Bestea haurrentzako izango da.

karta jokoa

Truk txapelketa jokatuko dute Iturriotzen, ostiralean

Iturri Berri elkarteak eguberritako txapelketa antolatu du hilaren 16rako. Sari politak jokatuko dituzte parte hartzaileek.

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2022-12-12)

Oiarpekoek hemeretzi partida jokatu dituzte asteburuan. Horietatik bederatzi irabazi dituzte, baina finaletan ez da zorte onik izan.

12 cm erakusketa ikusgai egongo da San Pedron

San Pedroko Udal Aretoa izango da, aurten, formatu txikiko artelanen erakusleihoa. Inaugurazioa ostiral honetan izango da.

oiartzunke

Oiartzungo kirol asteburuko emaitzak (2022-12-12)

Ez da astebururik onena izan. Ez dute talde guztiek jokatu, baina jokatu dutenen artean nesken hirugarren taldeak bakarrik lortu du garaipena.

Gehiago