
ADIFeko lurren zati bat emateko Espainiako Gobernuarekin negoziatzen has dadila eskatu diote alkateari. Hilaren 18an auzotarrekin bildu ziren taldeko kideak.

"Errenterian musikaren irakaskuntzaren alde egin duen ibilbide oparoagatik" omenduko dute. Udaletxeko areto nagusian izango da ostiraleko ekitaldia, arratsaldez.

Azken ukitu batzuk falta diren arren, auzoa itxuraldatu dute. Oinezkoei lehentasuna eman diete, ibilgailuen aurrean.

2022an hamasei urte (edo gehiago) bete edota beteko dituen herritar orok eman dezake izena, hilaren 18ra bitarte.

Ekida arte ekimen sozialistak sortutako lana Juanba Berasategin aurkeztuko dute igandean, "eztabaidarako, kritikarako, azterketarako...".

Kuxkuxeroak egitasmoaren barruan, Oarsoaldeko gazteek Sua Enparantza aktorearekin eta Odei Barroso bertsolari eta abeslariarekin hizketaldiak partekatzeko aukera izango dute.

'Begiradak' izenburupean, zortzi ekitaldi egin dituzte. Antolatzaileak pozik daude emaitzarekin, eta parte-hartzea hazi dela nabarmendu dute.

Lehenengo aldiz antolatu dute txapelketa. Zazpi partida jokatu dituzte Beheko Plazan, joko zuzenaren nondik gorakoak erakusteko.

Errenteriako Udalak, OzZinemarekin elkarlanean, Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren I. Jaialdia antolatu du hilaren 21etik 26ra.

Duintasuna pentsiodunen mugimenduak kaleak hartu ditu gaur ere, hileroko hitzordua betez. Hilaren 19an Donostiara deitu dituzte herritarrak.

Bazterrak Txukuntzen dinamikaren zortzigarren saioa izango da hilaren 20an. Arragua izango da kontzientziazio lanaren azken geltokia.

Oiarpeko bikoteak 22-9 irabazi du Ezker Hormako Gazte Mailako Txapelketa. Madalensoron jokatu dute finala.

Ereintza elkarteak antolatuta, omenaldia egin diote Errenteria-Oreretan musika bultzatzen lana egin duenari.

Astelehenetik asteazkenera, Oarsoaldeko udalerri bakoitzean Pasaiako lehiaketako film laburren proiekzio bana egingo dute.

Azaroaren 20a Haur eta Nerabeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna da. Horregatik, herriko lau barrutietan hainbat jarduera prestatu dituzte datozen asteotako.

"Amatasunaren eta aitatasunaren erronkei aurre egiteko estrategia positiboak" garatzen lagunduko die gurasoei. Parte hartzeko izena eman beharko da.

Lonjara itsatsita dagoen espaloiko zuhaitzak dira kenduko dituztenak. Errei bat moztuta egongo da astelehenean, lanen ondorioz.

Asteartean (hilak 15) itxiko dute lanak aurkezteko epea. LGTBI+ pertsonentzat edota mugimenduarentzat interesgarriak izan daitezkeen gizarte eta giza zientzien edozein ikuspegitik ekarpenak proposatzen dituzten proiektuak onartuko dituzte aurten.

Txoritokietako Estazio Megalitikoko historiaurreko aztarnak ikusi, gotorleku militarra bisitatu eta babestutako natura ondarea ezagutzeko ibilaldia izango da.

Oiarpekoek hamazazpi partida jokatuko dituzte, tartean final bat. Gaur arratsaldean, sei norgehiagoka Madalensoron.