
Antolakuntzak jaialdiaren laugarren ekitaldiaren balorazio "positiboa" egin du, "aurreikusitako itxaropenak" bete direlako.

Eguraldiagatik "atzetik aurrerako" edizioa izan dela adierazi dute antolatzaileek. Aurtengoa agurtuta, 2028kora begira jarri dira jada.

Martxan da Pasaia Itsas Festibalaren laugarren ekitaldia. Kanada da ohorezko gonbidatua, eta Pasaian da jada 30 lagun baino gehiagoko ordezkaritza.

Uztaila bitartean 60 ekitaldi baino gehiago antolatu dira lau barrutietan. Jarduera guztiak eskuorri batean jaso dira, herritarrek informazio guztia eskura izan dezaten.

Maiatzaren 14tik 17ra Pasaia Itsas Festibalaren laugarrena egingo da. Aurtengo izarrak Kanada eta 'San Juan' ontzia izango dira. Bigarren hori uretan bisitatu ahal izango da lehen aldiz.

Ingurumenarekin eta herritarren sentsibilizazioarekin duen konpromisoari helduz, hainbat neurri jasangarri iragarri ditu jaialdiak.

Euskaldunek eta Kanadak duela bost mende baino gehiago ehundutako harremana berriz biziberrituko dute. 'San Juan', gainera, atrakatua egongo da San Pedron, eta bisitatu ahal izango da festibalean zehar.

Jaialdiak Zaporeak eta Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeekin duen lankidetza berritu du. Bide horretan, herritarrei irekitako topaketa bat antolatu dute hilaren 17an San Pedroko lonjan, 18:30ean.

Itsas eta kultur ondarea goratzen dituen jaialdiaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur Madrilgo Fitur azokan.

Albaolako kideak hilaren 17tik 20ra bitartean egingo den Galiziako ontzi tradizionalen topaketan izango dira. Bertara itsasoz iritsiko dira.

Hilaren 14tik 17ra Pasaia Itsas Festibalaren laugarren ekitaldia jasoko du Pasaiako badiak, eta jaialdiak eragina izango du aparkalekuetan.

Pasaia Itsas Festibala gerturatzen ari da, eta artisautza azokan postua jarri nahi dutenek apirilaren 6ra arte dute izena emateko aukera.