Idoia Mendia Errenteriako PSE-EEren afiliatuekin bilduko da asteartean

Alderdiko kideen eta herritarren iritziak eta kezkak jaso nahi ditu PSE-EEren idazkari nagusiak.

'Oroitzene Lezoko sorgina' ipuin berria argitaratu du udalak

Bihar arratsaldean ipuin berria kontatuko du Apaxi kontalariak Gezalan, 18:00etatik aurrera.

Aldundiak Kaiko Herrera erostea proposatu dio jaurlaritzari

Proposamenaren arabera, bi erakundeen artean lurra erosi eta biziberritzeak eskatzen dituen inbertsio nagusiak bultzatuko lituzkete bertan; horretarako, hamabi milioi euro inbertitu beharko lituzke erakunde bakoitzak, Portu Agintaritzak salerosketaren ondorioz baliabideak eskuratu eta gaur egungo portua eraberritu dezan.

olatz mitxelena

Oiartzunen eta Errenterian, gaur, Abadiñoko emakumeen hilketak salatzeko elkarretaratzeak

Oiartzungo elkarretaratzea plazako Txoko Feministan egingo dute, eta Errenteria-Oreretakoa Niessenen. Biak 19:30ean dira.

oarso bidasoko hitza

Bertso eskolen topaketa izango da bihar Donibanen

Itaia Kolektiboak antolatu du topaketa, eskualdeko euskara batzordea eta Gipuzkoako bertsozale elkartearen laguntzaz; eskualdeko bertso eskoletako haur guztiak bilduko dira Donibanen; jolasak, askaria, eta bertso saioa izango dira.

olatz mitxelena

'Zure Errenteria' egitasmoa martxan jarri du EAJk, hauteskundeei begira proposamenak jasotzeko

Maite Peña alkategaiak esan duenez, "bere esku dagoen guztia" egingo du "ezberdinen artean etorkizuneko proiektua eraikitzeko". Koldo Mitxelena plazan lokala ireki dute herritarrak hurbil daitezen.

Uztailaren 3ra atzeratu dute

San Tomas azoka igande honetan ospatuko dute Donibanen

Itsas Mendi Kultura taldeak antolatu du azoka, herriko hainbat eragileren laguntzaz.

olatz mitxelena

Julen Mujika aske dago

Julen Mujika preso ohi sanjuandarraren kontrako deus ez zutela ikusita, Espainiako Poliziak ez du haren kontrako neurririk ezarri, hortaz, aske da Mujika. Gaur goizean goiz bidali dute Tolosatik (Okzitania) Madrilera, Barajaseko aireportura. Arratsaldean da iristekoa Pasai Donibanera.

olatz mitxelena

Iztietara, beste inora baino lehenago iritsiko da Santo Tomas

Santo Tomas feriya egingo dute igande honetan, hilak 14, Errenteria-Oreretako Iztieta-Ondartxo auzoko Diputazio plazan. Gurekin Auzo Elkarteak egun osoko programa prestatu du: baratzeko produktuen erakusketa, taloak, txistorra pintxoak, euskal musika... Santo Tomas azoka batek behar duen guztia izango da igandean Iztietan.

Erraldoien eta buruhandien pasiozko begirada, erakusketa batean Xenpelar Etxean

Jose Luis Insaustik bere bilduma ikusgai jarriko du hilaren 18tik urtarrilaren 4ra arte.

Jabekuntza Eskolak ikastaroa antolatu du, Teatro Que Madura taldearekin

Emakumeentzako ezagutza ikastaroa da, esperimentazioa landu eta norbere burua ezagutzeko lagungarria; San Pedron izango da ikastaroa, hilaren 19an, 16:00etatik 20:00etara. http://youtu.be/xnesvlHNZSA

olatz mitxelena

Sanfilippo dutenak laguntzeko bat egin dute Juneren Hegoak eta Hibaika Arraun Elkarteak

Sanfilippo gaitza duten haurren ikerkuntza eta tratamenduarentzako dirua biltzeko asmoarekin, egutegia kaleratu dute. Oier Iribarren gaitza duen Ibarrako haurren gurasoek hiru milioi euro behar dituzte tratamendurako, eta horretara bideratuko dute.

EAJ: "Bilduren lehentasun bakarra atez atekoa jartzea izan da"

Legegintzaldiaren balorazioa egitekoa gaur egin duten prentsaurrekoan egin ditu adierazpenak jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminek.

olatz mitxelena

'Funamviolistas' Max Sarietako errebelazioa izan den antzezlana Niessenen izango da

Laguntasuna, hobetzea eta egunerokotasuna dira antzezlanaren oinarriak. Hiru aktoreek musika, dantza, umorea eta antzerkiaren ez ohiko nahasketa egiten dute. Sarrerak zortzi euro balio ditu.

Urteurrenaren harira egitarau zabala prestatu du Txerrimuñok

Kontzertua, antzezlanak, film emanaldia eta bazkaria ez dira faltako urteurrena ospatzeko.

Gehiago