
Elikadura kontzientea jarri du erdigunean gaur goizean Ongizatearen Plaza iniziatibaren barruan egindako tailerrak.

'Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean, ikasleok desobedientzia' lelopean herri eskolak ari da egiten Oarso Bidasoko Ikama.

Indar erakustaldia egin nahi zuten, eta lortu dute. Herritarren interesak eta portuarenak antagonikoak direla agerian jarri dute gaur arratsaldean Lezon kalera atera diren dozenaka eta dozenaka herritarrek.

Alberto Muñagorri Berdascoren bizitza bildu duen liburua aurkeztu zuten atzo Niessen kulturgunean: 'La Mochila. La Vida de Alberto Muñagorri'.

Tropa faxistak Errenteria-Oreretara sartu zirela 90 urte bete bezperan ekitaldi instituzionala egin du udalak gaur. Herriko Plazak hartu du ekitaldia eta bat egin dute herritarrek deialdiarekin.

Arkume jatea egin dute gaur Done Eztebe plazan. Arkume errea izan da izarra, baina paellak ere baditu bere zaleak.

Auzoen Arteko Sokatira Txapelketa egin dute gaur Madalensoron. Ugaldetxok irabazi du gizonetan eta Ergoienek emakumeetan.

Euskarabentura espedizioaren 17. egunean Oiartzunen hartu zuten lur 130 gaztek. Oarsoaldeko eta Bidasoko zenbait gazterekin elkartu da HITZA.

San Pantaleon eguna ospatu zuten atzo sanjuandarrek. Sardina jatea egin zuten, urtero moduan, kalean erretako sardinak banatzen.

Urteko asteburu ederren eta koloretsuenari ekiteko urteroko desfilea eta dantzaldia egin dute Elizalde Herri Eskolako ikasleek. Iluntzean Done Eztebe plazak hartuko duen itxura hartu du patioak.

Atzo Oiartzungo Landetxean Euskal Antzerkigintzaren Topaketa Feministak burutu ziren, EHAZE elkarteak antolatuta.

Elikagai naturalen dendak ateak itxiko ditu mende laurdenaren ondoren. Auzokideek "agur" esan diote dendari, omenalditxoarekin.

Zortzi partida besterik ez dituzte jokatu asteburuan. Galardik ezin izan du Antzuolako txapelketako finala irabazi.

Pala motza eta larruzko paleta batzen dituen txapelketako ordezkariak kanporatu dituzte. Gomazko paletan gaizki hasi dute ibilbidea.

Loza errioxarrarekin batera nagusitu da Bizkaiko herriko txapelketan, eta GRABNIko finala ere irabazi du, Leonetekin.

Neskek lehen zati bikaina jokatu du bigarren sailkatuarenean, golik sartu gabe. Mutilek ere galdu egin dute. Areto futbolean, kale eta bale.

Lizaso, Rebecca eta Begoñak bina gol sartu dizkiote Nafarroako taldeari. Mutilek berdindu egin dute, eta areto futbolean, bi taldeak nagusi.

Oiarpeko pilotariek 32 partida jokatu dituzte, eta hamazazpi garaipen poltsikoratu dituzte. Finaletarako txartelik ez dute lortu.

San Ignacioren zelaian nagusitu dira Oiartzun KEko emakumeek. Gizonek garaipena lortu dute etxean, partidaren azkeneko hatsean.

Orereta Palestinarekin taldeak antolatuta, Euskal Herriko 23 artistaren lanak erakusten ari dira Foru Plazan.