
'Pantheon' da Marga Altolaguirre sanjuandarrararen azken lana, zeinak Pasaiako Udalaren Kultura eta Hezkuntza sailaren babesa jaso duen. Asteburuan hiru emanaldi eskainiko dira Donibanen.

Lesoinu bihar (osteguna) hasiko da. Asteburu honetarako goi mailako musikariek emanaldiak emango dituzte Gezala Auditoriumean.

Denboraldi aurreko prestaketa estropada nabarmengarrienetako da Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatzen duena. Guztira 46 traineru ureratuko dira badiaren bokalean, tartean Pasaiako sei tripulazio.

Mirari Martiarena oiartzuarrak eta Idoia Torregarai 2018tik dabiltza ikuskizuna Euskal Herrian oholtzaz oholtza eramaten. Udazkenerako, saio berria.

Atlantikaldia jaialdirako proposamenak aurkez ditzakete herriko norbanako eta eragileek, apirilaren 3ra arte. 'Ortzimugak', aurtengoaren leloa.

Batura zikloaren kontzertua etzi (osteguna) izango da herrian. Euskal Herriko eta nazioarteko musikariak eta errepertorioak batzen ditu zikloak.

101 urte bete zituen egunean, familiaz gain Aizpea Otaegi Errenteriako alkatearen bisita jaso zuen Isidra Fernandezek.

Turkiak Greziarekin duen muga ireki du, eta errefuxiatuak Europara iristen saiatu dira. Greziako poliziak oldartu eta haur bat hil da itota.

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekian hamar partida jokatu dituzte. Oiartzuarrek hiru partidetan jokatu zuten, eta hiruretan irabazi.

OTXE taldearen eskolako kideek oso lan ona egin zuten igandean San Markon egin zen mendiko lasterketen lehian. Emaitza bikainak lortu zituzten.

Bi saskibaloi taldeek etxean jokatuko dute bihar arratsaldean. Emakumeen bi talde nagusiek atsedena izango dute datorren asteburu honetan.

Euskal zinemagintza zertan den ezagutuko dute Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerren harira.

Antxoko Auzo Elkartea gaur aurkeztuko dute. Antxotarren kezka, nahi eta itxaropenak bideratzeko elkartea dela adierazi dute bultzatzaileek.

Behin betirako onartu du Pasaiako Udalbatzak. Elkartu taldeak aurkeztutako erreklamazioak ezeztatu ditu udalak.

Andoni Egaña, Aitzol Pikabea, Egoitz Zelaia, eta Maddi Aiestaran bertsolariek hartuko dute parte.

Bihar izango da tasa ordaintzeko lehenengo eguna. Bi hilabete iraungo ditu ordaintzeko epeak. Helbideratuta dutenei martxoaren 13an kobratuko diete.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko aurtengo zerga ordaintzeko borondatezko epea astelehenean zabalduko du udalak (hilak 17) eta apirilaren 7an amaituko da.

Eremu termoludikoan lasaitzeko edo tratamendu osasuntsuak jasotzeko aukera inoiz baino gertuago.

Mugikorraren erabilera, autoestimaren garrantzia edo guraso zein irakasleen rola bezalako gaiak izango ditu hizpide, datorren asteazkenean.