
Koalizioak adierazi du lagapen gehienak egiteke daudela oraindik, eta epe zehatzak eskatu ditu horiek desblokeatzeko eta espazio horiek pasaitarren zerbitzura jartzeko.

Trantsizio garaian da Trintxerpe Illunbe Arraun Elkartea. Irailetik instalazio egonkorrik gabe daude, baina konponbide bat bilatzeko esperantza dute.

Portuaren modernizazioa, gobernantza eredu berria, herritarren bizi kalitatea eta eskumenen transferentzia aldarrikatu dituzte Aizpea Otaegik, Mikel Arrutik eta Teo Alberrok.

Pasaiako Udalaren eta portu agintaritzaren arteko gatazkak aurrera darrai. Bi erakundeek epaia beren aldekoa dela adierazi dute.

Lursail horren lagapena La Herreran zentroa eraikitzeko eta Hospitalillo kaiaren inguruan lurpeko aparkaleku bat egiteko baliatuko da.

Pasaiako portuak 2025-2030 Plan Estrategikoaren ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur. Lehiakortasunean, jasangarritasunean edota ekonomia urdinean jarri dute arreta.

Euskadiko Arrantza eta Kasting Federazioak eta Pasaiako Portu Agintaritzak baimena eman dute gaitutako eremuetan federatutako arrantzaleek arrantza egin ahal izateko.

Lanen lehen fasea bukatuta, proiektua fase berri batean murgilduko da, eraikina eraikitzen hasiko baitira. Adinberri 2028ko abenduan errealitate izatea aurreikusi dute.

Epaileak kautelazko etxegabetzea dekretatu duela adierazi du sindikatuak, bizilagunen errekurtsoa erantzun baino lehen. Etxegabetze dataren zain daude orain.

Udalak erregulazio horren blokeoa irmoki gaitzetsi du. Portuak adierazi du bere lurretan baimenak ematea PPAri dagokiola. Egoera konpontzeko borondatea plazaratu du.

Materren eta Arkeolurren ekimenez, San Pedroko lonjak 'Itsasoaren Oroimena' erakusketa parte hartzailea jaso du urrian zehar. Orotara, 1.122 bisitari pasa dira bertatik.

Juanba Berasategi aretoak 'Ekonomia urdina eta lurraldearen eraldaketa' izeneko jardunaldia jasoko du abenduaren 1ean, 09:00etatik 13:15era. Topaketak sektoreko eragileak, enpresak eta erakundeak bilduko ditu.

Alderdi sozialistak adierazi du ez dagoela "aurrerapausorik" udal gobernuaren eta portuaren arteko negoziazioan. Hori dela eta, portuko arduradunak Bozeramaileen Batzordean egotea eskatu dute.

Pasaiako portua automobil fabrikatzaileek hobekien baloratutako estatuko lau portuen artean sendotu da. 5 puntutik 4,1eko puntuazioa jaso du.

'Langileok ez dugu gerrarentzat lan egiten' lelopean bilduko dira bihar Pasaiako Portu Agintaritzaren eraikinaren atarian, 12:00etan.

Tecnalia zentro teknologikoak Pasaiako portuko operazioek eragindako soinu inpaktua simulatu eta ebaluatzeko sistema berritzaile bat garatuko du, hiru fasetan.

Alderdi sozialistak mozio bat aurkeztu du osoko bilkuran eztabaidatu eta onartzeko.

Pasaiako alderdi sozialista Pasaiako Portu Agintaritzako lehendakaritzarekin bildu zen asteartean.

Portuak 1,7 milioi euroko inbertsioa egin du, eta lanek hiru hilabeteko iraupena izango dute. Helburua da bidea nazioarteko zabalerara egokitzea.

Jaietan Trintxerpeko mugikortasuna eta aparkalekuak bermatzeko, udalak neurriak hartu ditu hilaren 12tik 20ra bitartean.