
Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea deitu du Erriberako hilketa gaitzesteko. Udalak bat egin du mobilizazioarekin.

Emakumeen Traineru Elkartearen (ETE) sorreraren erdi-erdian izandakoa da oreretarra. Aurten, urrats bat aurrera egin, eta Kantauriko Arraun Elkartearekin (KAE) elkarlanean hasi dira, indar gehiagoz jarduteko.

Pasa den abenduan 50 urte bete ziren frankismoak hainbat euskal herritar epaitu zituenetik. Garaiko 173 dokumentu eta testigantza jaso dituzte.

Ekintza solidarioa da Busti Zaitez, eta milaka lagunek hartzen dute parte urtero gaixotasuna sufritzen duten pertsonei sinbolikoki laguntzeko igeri eginez.

Larunbatean manifestazioa egingo dute Donostian, presoen asistentzian aritu diren lagunen kontrako epaiketa salatzeko. Datorren astean hasiko da epaiketa.

Ttiriki-ttauki eta Eskuttun ikastetxeetako euskara batzordeek, udalarekin batera, euskara sustatzeko iniziatiba egin dute. Bozgorailuak zozkatuko dituzte.

Biyurrienekoek hitzaldia antolatu dute gaur arratsalderako, Haurtzaro Ikastolan. Bestalde, ipuinak kontatzeko tailerra egingo dute Karaez 4ko lokaletan.

Hiru solairuko eraikina eraikitzea aurreikusi du udalak, 180 aparkaleku plaza berri eskaintzeko.

Joko zuzeneko lehiak jokatu dituzte Euskal Selekzioak eta Valentziakoak asteburuan Oiartzunen. Bi herrialdeen arteko lotura indartu dute.

Gai bat erdigunean atera dira pentsiodun eta jubilatuak kalera gaurko elkarretaratzea eta manifestazioan; Gizarte Segurantzari berehalako auditoria egiteko eskaera pentsio publikoen defentsan.

Aspalditik datorkio argazkilaritzarako afizioa sanjuandarrari, baina semea arraunean hasi zenean, itsasoari begira jarri zuen batez ere objektiboa. Milaka atera ditu. Aski ezaguna da Josu Z. sinadura arraunean.

Aiako Harria argituko dute datorren larunbatean, eta izena eman behar dela gogorarazi dute. Ekitaldiko kamiseta eskura daiteke, eta janaria emateko eskatu dute.

Egunera arte portuko Zerbitzu eta Azpiegituren Arloko buru izandakoak Cesar Salvadorren postua hartuko du, administraritza kontseiluak hala bozkatuta.

Ia berrehun haur horiek hogei taldetan banatu dituzte, koronabirusak eragindako osasun neurriek hala eskatzen dutelako.

Hilaren 12tik 16ra egingo dute eta 14-16 urte arteko nerabeei begirakoa da.

15.000 euro jaso dituzte eta 18 hilabeteko gehienezko epea izango dute lana aurkezteko.

San Fermin egunarekin batera, Martuteneko espetxetik ihes egin zuten Sarri eta Piti euskal presoek.

Ingurumen politikak "iraultzeko" eskatu du Palenciak, "Ingurumen politikak ardatza izan beharko luke".

Hilaren ostegun guztietarako, arratsaldez, prestatu dituzte Lezoko aisialdi taldeko kideek jarduerak HHkoentzat eta LHkoentzat.

Pasaiako alkateak gogorarazi du herriko jaiak ospatzeko egunak iritsi diren arren, aurten bertan behera geratu direla eta ez dela "ospakizunetarako unea".