Larunbatean ospatuko dute 2024an jaiotako oiartzuarren atsolorra

Iaz 66 haur jaio ziren herrian, eta horietatik 37k hartuko dute parte jaialdian. 2014tik egiten diete herriko txikiei ongietorria.

Etorkisuneku 01 erakusketa ixteko hiru ekintza publiko

Lau hilabete eta erdiz izan da zabalik Etorkisuneku01 erakusketak etorkizuneko euskararen agertoki berriak irudikatzeko prototipo artistikoak bildu ditu.

Larunbatean banatuko dituzte Euskal Herriko pala txapelketako txapelak

Aurtengoa txapelketaren 42. edizioa da, eta orotara 82 bikote lehiatu dira. Lau partida jokatuko dituzte larunbatean, eta ez dago oiartzuarrik finaletan.

Transmaribibollo kalejira: oroimenerako, aldarrirako, festarako

Vicente Vadillo Santamaria Francis polizia batek hil zuela 46 urte beteko dira bihar, ekainak 10. Horren harira, Transmaribollo kalejirak aldarriz, memoriaz eta alaitasunez beteko ditu kaleak. Fernando Telletxea Oscoz 'Famak' igoko du bandera.

Mendekosteetako larunbata, emankorra

Ekitaldiz betetakoa izan zen mendekosteetako larunbata. Herri kirol desafioaz gain, pilota finalak eta Dantzazaleen erromeria ere izan ziren, besteak beste.

Herriak itxi du PDF

Gaur eguerdian bukatu da Pasaiako Dantza Festibala (PDF). Antxotarrek egindako ikuskizunak Gure Zumardia erabat bete du jendez, eta emozioz.

X. Intxixu Trailen helmugan, denak pozik

Gaurko Intxixu Trailen helmugan izan da HITZA korrikalarien iritsierak argazki bidez harrapatzen. Hemen, 200 argazkiko sorta.

Izaskun Zubizarreta gogoan, Iratxe Etxegoien eta Hodei Lujanbio Intxitxu Trailen garaile

Gaur goizean izan da Intxixu Trail mendiko lasterketaren hamargarren ekitaldia. Irteeran Izaskun Zubizarreta izan dute gogoan.

Lezo gehiago izan da

Lezok irabazi du herriarteko herri kirol desafioa. Oreretako taldea baino gehiago izan da Lezokoa gaurko desafioan, sokatira proban eten badute ere proba Oreretako taldekideetako batek min hartu duelako.

Konspiratzen jarraituko dute

Emakumeen Etxeak sei urte bete ditu eta gaur ospatu dute gogotik. Leku seguru, komun eta kolektiboan konspiratzen jarraitzeko prest azaldu dira.

Aldakoeneak udalaren ordutegi berbera izatea proposatu du PSE-EEk

Beraungo udal eraikinak eskaintzen dituen zerbitzuak eta jarduerak indartzea ere proposatu dute sozialistek.

Roberto Mosok 'Puto Boomer' liburua aurkeztuko du Donibanen

Abeslari eta kazetariak bere bizitzaren ibilbidea jaso du 'Puto Boomer' liburuan. Maiatzaren 7an aurkeztuko du, Donibaneko liburutegian, 19:00etan.

Eider Rodriguez eta Anari, Zai, Zoi, Ele!-ko hurrengo protagonistak

Maiatzaren 11n izango da egitasmoaren hurrengo emanaldia, Landetxen, 19:00etan. Sarrerak eros daitezke dagoeneko.

Mineralak ezagutzeko aukera izango da larunbatean, Arditurrin

Aste Santurako programatutako ekintzetako bat zen ibilaldi gidatua, baina eguraldiaren ondorioz bertan behera utzi zuten.

Lezoko Beleen lehen titulua iritsi da

Euskadiko Rankinaren hirugarren fasea irabazi du Eneko Castillok. Julia Curto, berriz, hirugarrena izan da.

cauca oiartzun

Kolonbiako Caucako emakumeak, hizpide Trintxerpen

Natalia Rodriguezek Caukako emakumeen borrokaren inguruko azalpenak eta testigantzak emango ditu hilaren 30ean Trintxerpeko Alkateordetzan, 17:00etatik aurrera.

Arkiruneko hiru partida bihar, Lezon

Koldobike Gezala Udal Pilotalekuak Arkiruneko pilotarien hiru partida jasoko ditu bihar, 11:00etatik aurrera.

Albistur jatetxearen urteurrena ospatzeko, Zurrounk taldearen kontzertua

Gaur –hilak 25– izango da kontzertua, 18:00etan. Gainera, 18:00etatik 19:00etara edariak doan izango direla jakinarazi dute.

June Galardik kontzertu akustikoa emango du Miren Tabernan, gaur

Miren Tabernak, Orgasmo sortzaileek eta Oiartzungo Udalak antolatuta, 20:32an izango da gaurko –hilak 25– emanaldia.

Gehiago