
Inperialismoa, egungoz aintza eredua, faxismoa eta gerra jo mugan jarri ditu mugimendu feministak, aliantzak sortzera eta konspiratzera deituta.

La Anunciata ikastetxearen komunitatea osatzen dutenek manifestazioa egin dute Antxon, itxieraren kontra.

Eitb Maratoiarekin kritiko azaldu da Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua, "zahartze osasungarrirako dirua bilduko du aurten, eta Eusko Jaurlaritzako erakunde bati eman".

Hilabeteetako negoziazioen eta elkarrizketen ondoren, udalak hobekuntzarik gabeko plegua aterako duela esan zien zerbitzua ematen duten langileei iraileko osoko bilkuran.

Pasaiako zerbitzuko langileek 50 egun baino gehiago daramate greba mugagabean, eta beren egoera aldarrikatzeko, manifestatu egingo dira: bihar Antxon izango dira, eta etzi Donibanen.

Hilabeteetako negoziazioen eta elkarrizketen ondoren, udalak hobekuntzarik gabeko plegua aterako duela esan zien zerbitzua ematen duten langileei iraileko osoko bilkuran.

Zazpi urteko borrokaldi luzearen bidez hainbat lorpen eskuratu badituzte ere, oraindik orain "oinarrizko eta ezinbesteko" diren beste arlo asko zintzilik direla esan dute pentsiodunek.

Bi alderdiek Pentsiodunen Mugimenduak urtebetez landu duen Herri Ekimen Legegilea Legebiltzarrean tramitatzearen kontrako txostena egin dute.

Negoziazioak blokeatuta daudela salatuko dute, eta 18:00etan irtengo dira, Trintxerpeko HAZetik. 25. greba eguna dute gaurkoa Pasaiako etxez etxeko langileek.

Hamargarren greba eguna egin dute gaur Pasaiako Etxez Etxeko Zerbitzuko 43 langileek. Gaur goizean manifestazioa egin dute, enpresari jarrera aldatzea eta udalari egoera konpontzea eskatu diete langileek.

Atzo manifestazioa eta elkarretaratzea egin zituzten Donibanen, udalari erabakiak har ditzala eskatzeko.

HITZAko langileek, Euskal Herriko hedabide askotako kideek egin bezala, larunbatean Iruñean egitekoa den manifestazioarekin bat egin dute.

Urriaren 4rako manifestaziora deitu du Iruñean Palestinarekin Elkartasuna plataformak. Autobusetan izena emateko zerrendak Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen jarri dituzte.

Portuaren eremuetan aisia arrantza egitearen debekuaren kontra azaldu dira gaur ehunka arrantzale San Pedro eta Trintxerpe artean.

Alderdiak adierazi du "arrazakeria eta xenofobia sustatzen dutenen aurrean elkartasuna eta bizikidetza" aldarrikatu behar direla.

Osasungintza Publikoa Aurrera Herri Plataformak deituta, manifestazioak egingo dituzte bihar Bilbo, Gasteiz eta Donostian.

'Lurraren defentsan! Kriminalizaziorik ez! Aroztegia gelditu!' lelopean mobilizatuko dira Iruñean, otsailaren 1ean. Bertara joateko, autobusak antolatu dituzte Oarsoaldetik.

Goizez eta arratsaldez antolatu ditu autobusak Sarek hilaren 13ko euskal presoen aldeko Bilboko manifestaziora joateko. Ohiko lekuetan eros daitezke txartelak.

Grebaren gainean hausnartu eta erabaki ondoren, Antxon aurrera eramango den egitaraua aurkeztu dute. "Kaleak hartu eta zaintza eskubide kolektiboaren alde" egingo dute.

"Euskararen zein euskaldunen hizkuntza-eskubideen kontrako oldarraldia" salatzeko argazkia atera dute Oiartzungo Udaleko langileek.