
'Gernikaren herritik Genozidiorik ez! gerrarik ez!' lelopean elkarretaratzera deitu du Gernika Palestinak bihar, osteguna, 19:00etan Herriko Plazan.

Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, kontzentrazioa egingo dute ostegunean (hilak 8) Beko plazan, 19:00etan.

Bihar bukatuko da Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen Gora Herriak jaialdia, azken eguneko jarduerekin. Bertan izango diren palestinarrei harrera instituzionala egin diete gaur goizean udaletxean.

Martxan da Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen kultur zikloaren IX. ekitaldia. Sanjuandarren helburua da herrien borrokak eta izateak ezagutaraztea, horiei ahotsa emanez.

Hilaren 21etik ekainaren 13ra bitartean egingo da Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen Gora Herriak jaialdia.

Herritar talde batek deituta, elkarretaratzea egin zuten Mamut merkataritza gunean. Israelen genozidioa salatzea zen helburu nagusia.

Lezo Institutuko ikasleek Palestinako haurrak gogoan izan dituzte gaur. Gaiaz aurretik lanketa egina dute, eta horren barrukoak izan dira gaurko babeserako talde argazkia eta mezuen murala.

Asteburu osoa eman diote elkartasunari eta hamaika jarduera antolatu Aita MAri Itsas Salbamendu elkarteari zein Palestinari ikusgarritasuna emateko; baita lortu ere.

Aita Mariren eta Palestinaren aldeko asteburu solidarioa antolatu du Gabierrotako Laguntasuna Auzo Elkarteak, azaroaren 7tik 9ra. Egitarau zabala eta elkartasuna barra-barra; bertaratzeko deia zabaldu dute.

Dozenaka eta dozenaka lagun bildu dira Orereta Palestinarekin eta Gernika-Palestina dinamikek deituta, Palestinari babesa eman eta erakunde zein enpresei Israelekin harreman oro eten ditzaten exijitzeko.

Gernika-Palestina Herri Ekimenak deitutako mobilizazioa egingo dute ostegunean (hilaren 8an) Lezon. 19:00etan izango da, Gurutze Santuaren plazan.

Gaur poesia eta musika uztartuko dituzte Kultur Aterpean, 19:00etan. Larunbatean, aldiz, azken eguneko jarduerak egingo dituzte Meipin.

Trintxerpen Musikaz Blai jaialdiaren barruan kalejirak egingo dituzte gaur eta igandean, eta Antxon Lizeo egunak barrutiko kaleak hartuko ditu bihar.

Gora Herriak jaialdiaren barruan, Diana Shams idazle palestinarraren liburua izan zuten atzo hizpide Ubera liburutegian.

Basari elkartearen ekimenez Palestinarekin Elkartasun Eguna egin zen larunbatean Pasaiako barrutian.

Abian da Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen Gora Herriak jaialdiaren IX. ekitaldia. Aurten Palestinara begira jarri dira.

Palestinarekin Elkartasun Eguna antolatu du Antxoko Basari elkarteak maiatzaren 23rako. Egun osoko egitaraua ondu du, xede zehatzekin.

Elkarretaratzea egin dute gaur Koldo Mitxelena BHIko irakasle eta ikasleek, Palestinaren alde.

Koldo Mitxelena institutuko hezkuntza komunitateak elkarretaratzea egin du Palestinaren alde, ostegunero bezala.

Atzoko Palestina babesteko egunaren barruan, San Pedron eta Donibanen elkarretaratze zaratatsuak egin zituzten arratsaldean.