
Hileko lehen astelehenero bezala, gaur ere kalera atera dira pentsiodun eta jubilatuak Duintasuna elkarteak deituta.

Gertuko merkataritzaren, herri nortasunaren eta herrietako bizimoduaren inguruko hausnarketa proposatzen du Auzoaren Arima egitasmoak.

Iluntasunean eta iluntasunarekin gozatu zuten adin guztietako pasaitarrek larunbatean, Gau Beltzean.

Pasaiako eta Lezoko mintzalagunak atzo Mater ontzian elkartu ziren, euskara oinarri, Ulia mendiko itsaslabarrak itsasotik ikusteko, eguzkia mendebaldean ezkutatzen zen bitartean.

Herriko eragileek Oiartzungo Udalarekin elkarlanean ondu duten hilabeteko agenda argitaratu dute. Egin klik hitzordu guztiak ikusteko.

Beldurrak erre dituzte Lezon. Gau Beltzak giroa eta ohitura zaharren indarra ekarri du herrira.

Beldurra dantzan jarri du Errenteria-Oreretako Gau Beltzak. Aurten ere, ekitaldi berezia egin dute Orereta Ikastolak eta herriko hamaika eragilek.

Gau Beltzak jende andana elkarrarazi du Oiartzunen. Kalejira eta dantza egin dituzte, besteak beste, eta suzko zezenak ere egin du agerraldia.

Eremu horretarako aurreikusitako lanen lehen fasea bukatuta, Pontika eta Igantzi auzoak lotuko dituen oinezkoentzako ardatzaren bigarren fasea helduko da gero.

Kiru-Do 2019an Pasaian sortutako karate kluba da. Egun 120 pertsona ari dira karateari ahotsa ematen herrian. Hilaren 17an Euskadiko Txapelketan izan ziren, eta bost domina lortu zituzten.

Hilerriaren ondoan dagoen Egiburuberri industrialderako sarbidean erreietako bat baterian aparkatzeko gaituko dute.

Trintxerpen barrena kalejira egingo dute lehenbizi, eta gero Eskalerillas inguruan ariko dira korrikalariak animatzeko.

Hezi Lezo programaren barruan, Lezo Institutuak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Lezoko Udalak antolatuak eta herritar guztiei zuzendutakoak dira.

OKEko kirolariek zenbait partida jokatuko dituzte hilaren 31n eta azaroaren 1ean. Ikusi hemen asteburu honetako partiden zerrenda.

Gau Beltza iristear da. Gaur (ostirala) eta bihar hainbat izango dira herrian egingo diren jarduerak.

Hilabete oso bat hartuko duen programazioaren barruan lau ekitaldi antolatu ditu elkarte sanjuandarrak, eta lehena asteazkenean egin zen lepo bete zen Juanba Berasategi aretoan.

Gaintxurizketako Auzo Elkarteak asto jate girotua antolatu du azaroaren 14rako, Antxillastegin duen egoitzan.

Merkatuzarrera jo beharko dute odola eman nahi dutenek 17:00etatik 21:00etatara, aurrez telefonoz hitzordua hartuta.

Ibaiondo frontoiak Lau'terdiko Txapelketa Nagusiko final zortzirenetako lau partida jasoko ditu larunbatean, 18:30etik aurrera.

Azaroaren 2an, astelehenarekin, egingo du Landaren 18:00etan.