
Hilaren 30 eta 31rako antolatu dute irteera mendizale elkartekoek. Bi ibilbide egingo dituzte bertan 5 ordu eta 30 minutukoak biak

Antxoko Gure Zumardia plazaren zati bat bihar zabalduko dute. Herritarrek, gainera, Antxoko geltokia bisitatu ahal izango dute ekainaren 15etik 18ra.

Kapitain etxera hurbiltzen den edonork lehen eta bigarren solairuetan kokatutako erakusketa iraunkorra doan ikusteko aukera izango du.

Zabalik da 2026-2027 ikasturtean Eskola Kirolan edo Multikirolan izena emateko epea. Lagun giroan, konfiantzan, eta etorkizuneko kirol oinarriak ezartzeko egitasmoarekin bat egiteko eskatu dute udalek eta ikastetxeek.

Euskararen etorkizuna, erabilera, eta transmisioari ekarpena egiteko sortu du Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak bideopodcasta; bihar abiatuko du bigarren denboraldia.

Hilaren 15etik 24ra izango dira Arragua auzoko festak. Beste jarduera batzuen artean, truk txapelketa edota bertso bazkaria egongo dira.

Hilaren 20tik 30era bitartean askotariko egitaraua antolatu du udalak Errenterian 11 kolore jaialdiaren 11. ekitaldirako.

Bi egunetan bereizita jokatuko dute Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia ohi bezala: D mailakoak Legazpin lehiatuko dira larunbatean (hilak 16) eta A eta B mailako dantzariak, hilaren 24an igandea Errenteria-Oreretan.

Oarsoaldeko lau udalek trafiko astunak eskualdean sortzen dituen arazoen diagnostikoa egin dute. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztu diote egindako azterlana.

Zortzi partida jokatu dituzte asteburuan, eta, tartean, Argote eta Bereziartua bikotea Aritzmendi eta Arbelaitzen aurka lehiatu zen.

Arditurri parketxeak hilaren 26an egingo ditu sai arreen inguruko hitzaldia eta ibilaldia. Teleskopioekin ere ikusiko dituzte hegazti sarraskijaleak.

Kontu Kantari, Pasaiako Solasaldi Musikatuen egitasmoaren barruan artista gernikarra Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:00etan.

Lanak aurkezteko epea GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta maiatzaren 8ra arte izango da zabalik.

Hilketa matxista gaitzetsi eta mugimendu feministak bihar deitutako elkarretaratzearekin bat egin dute udaleko talde politikoek, aho batez.

Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeko ordezkari batzuk Pasaia Badia Aktiboaren estrategiaren nondik norakoak ezagutu zituzten atzo.

Eskolako igeriketa lehiaketak direla eta larunbatean Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da 13:00ak arte.

Elkartasun Keinua Venezuelari taldeak II. Elkartasun Topaketak egingo ditu hilaren 25ean Astigarragako frontoian. Tiketak San Pedroko Antxeta tabernan eskura daitezke, 15 euroan.

2025eko maiatzetik da martxan eskualdeko energia bulegoa. Dituen baliabideen berri emateko Lezoko hitzaldia hilaren 20an izango da.

Larunbat eguerdian izango da, 12:30ean hasita Beheko kalean; aniztasuna eta askotariko kulturak bildu nahi ditu Udal Txistulari Taldeak txistuaren bueltan.

Atzoko Iruñeko hilketa, beste aurrekoak bezala, salatu dituzte Lezoko Udalak eta Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak, Piztu Lezok, eta Gaxuxa Emakume Elkarteak.