
Vicente Vadillo Santamaria Francis erail zutela 47 urte bete direnean, Transmaribibollo kalejira egin dute; aurtengo mendua, Santi Vicente Altxu Madelon izan da, hil zela hogei urte bete direnean.

Igandean jokatu zituzten finalak, eta, besteak beste, Argote eta Bereziartuak lortu zuten txapela. Kontsultatu emaitza guztiak, hemen.

Ekainean aterako dira lizitaziora eraikitze lanak, eta iraila-urrian esleituko dituzte. 52 etxebizitza eta anbulatorio berria egingo dituzte.

Inguruko udalerrietan eragiten duen inpaktuagatik 2027tik zerga berezia ordaintzen hasiko da portua. Baina alkateek portuaren eta herrien arteko elkarbizitza hobetzeko urrats gehiago eman behar direla adierazi dute.

Errenteria-Oreretako ikastetxe guztietako guraso taldeek Altxa Burua Errenteria iniziatiba jarri dute martxan, udalarekin elkarlanean.

Elkarrekin pentsatu eta ekintzetara salto egiteko espazioa izango da eta euskaltzale guztiak deitu dituzte parte hartzera.

EAJk positiboki baloratu du zergaren onarpena, "udalerrietako tokiko ogasun finantzaketan modu bidezkoagoan laguntzeko" neurria izango delako.

Bizikletaren erabilerak gora egiten jarraitzen du, eta joan-etorrien ia erdia modu jasangarrian egin dira aurten, iazko datuak bost puntutan hobetuz.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak errefusatu egin du irakaslearen errekurtsoa, eta, beraz, lau urte eta erdiko kartzela zigorra berretsi.

Antolakuntzak jaialdiaren laugarren ekitaldiaren balorazio "positiboa" egin du, "aurreikusitako itxaropenak" bete direlako.

Gaur hasiko da Pasaiako Dantza Festibala. Jaialdiak Antxoko kaleak hartuko ditu igandera bitartean, eta lau egunez barrutia dantzaren epizentro bilakatuko da.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 17an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Lezo Euskaragarri Ahalduntze Eskolaren barruko bigarren saioa izango da gaur. Izaro Arrutik eta Kike Amonarrizek mahai-ingurua egingo dute, Arantxa Iraila kazetariak gidatua.

17:30etik 21:00etara egin ahal izango da elkartasun keinua, anbulatorioan. Aurrez hartu behar da txanda.

Hernaniren aurka jokatuko dituzte partidak hilaren 13an, 18:00etan, Hernaniko pilotalekuan. Azkoitiari 4-2 irabazita lortu dute finalerdietako txartela.

Gaetxeko teilatuan 100KWko instalazio bat jarriko dute martxan, eta gaur 18:30ean aurkeztuko dute Haurtzaroko jangelan.

Komertzioa berritu, ekipamendu berria erosi, webgune bat sortu edota online salmenta martxan jarri nahi dutenek eskatu ahal izango dute laguntza.

Hilaren 20an egingo dute eta Oarsoaldeko Itzuliaren seigarren etapa izango da.

Gipuzkoako ahots talde gazte eta interesgarrienetako bat da Ilunbe Otxotea. Igandean izango da kontzertua, 12:00etan hasita.

Aitzol Saizar Viaña izango da EH Bilduren Mahai Politikoaren buru. Ostiralean Ibai Ondon egindako ekitaldian egin zen aurkezpena.