
Elizalde Eskolak 'Arnasguneak' proiektuko auzolana egingo du bihar (hilak 24). Gaur martxa, berriz, azaroaren 21ean izango da.

Koalizioak adierazi du lagapen gehienak egiteke daudela oraindik, eta epe zehatzak eskatu ditu horiek desblokeatzeko eta espazio horiek pasaitarren zerbitzura jartzeko.

Ander Garaiar Pikabeari emango diote Kirol Saria hilaren 30ean, eta HITZAk harekin izandako elkarrizketa argitaratuko du egun horretan bertan.

Aurtengo sarituak Kontxita Beitia eta Urko Etxebeste izan dira, euskara zabaldu eta biziberritzeko egin duten lanagatik.

Herriko eragileek bat egin dute Gau Beltzari hauspoa emateko. Hilaren 31rako, eta aurreko egunetarako, jarduera sorta antolatu dute.

Ikasturte hasieratik tutorerik gabe ari da Bizarain Ikastolako HH2ko bigarren gela. Irakasle hori eskatu eta kalitatezko hezkuntza bermatzeko elkarretaratzeak egiten hasi dira.

Urteak daramatza Lur Korta Redin aktore eta ipuin kontalariak oholtza gainean. Aktore lanetan aritua da, eta ipuin kontaketak egiten dituenean ere ez dio antzezteari uzten.

Lezoko Oroimenaren Ibilbidea eta Oroimenaren Plaza aurkeztuko ditu Etxetxok larunbatean. Herrian 1936ko gerraren eta frankismoaren arrasto lazgarriaren gune iraunkor izango dira.

Etxebizitzaren gaineko zalantzak argitzeko, diru laguntzen eta halakoen berri izateko, eta kudeaketa lan nahiz izapideetan laguntza emateko bulego ibiltaria aurkeztu dute.

Koalizioak salatu du PSE-EEk murrizketak deuseztatzeko mozioaren aurka egin zuela, eta EAJk foru gobernutik ahalbidetu dituen erabaki batzuetatik aldendu nahi duela.

10:00etan bakarrizketa saioa egingo dute, Beñat Iturbe, Jone Bengoa eta beste hainbatekin batera. 18:30ean Barrexerka konpainiak 'Patatekin' obra antzeztuko du.

Pasaiako Adinekoen Kontseiluaren ekimenez, Bizihabi programa ekarri zuten asteazkenean Donibanera. Adinekoen bizi proiektuak eta etorkizuneko beharrak lantzeko aukerak ezagutarazi zituzten bertan.

Eskatzaileen behin betiko zerrenda argitaratuta, jakinarazi dute hilaren 28an izango dela Arraguako etxebizitzaren zozketa.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeen harira, koalizioak herri batzarra egingo du gaur 17:00etan Reina Aretoan.

Euren lan baldintzen kaskartzea salatzeko hirugarren elkarretaratzea egin dute gaur Lezoko Udaleko langileek.

Musika Bulegoak Durangoko Udalarekin eta Errenteriako Agustinak Zentroarekin batera sustatutako egitasmoa da, musikako sektoreko proiektuak garatzen laguntzeko.

27an egingo dituzte konpontze lanak, eta horregatik 08:00etatik 20:00etara itxita egongo da kalea.

Hilaren 26tik 29ra bitartean haurrei begirako ipuin kontaketak egingo dira lau barrutietan, eta hilaren 29an 'Náufragos de Pasaia' liburua aurkeztuko du Angel Mari Perezek, Trintxerpen.

Larunbatean izango da emanaldia, 18:00etan hasita Lekuona Fabrikan. Doakoa da sarrera baina gonbidapena behar da.

PDFren bederatzigarren ekitaldia 2027ko ekainaren 10etik 13ra bitartean izango da, eta Haatikek programazioa osatzeko proposamen artistikoak jasotzeko epea ireki du.