Maiatzaren 14tik 17ra Pasaia Itsas Festibalaren laugarrena egingo da. Aurtengo izarrak Kanada eta 'San Juan' ontzia izango dira. Bigarren hori uretan bisitatu ahal izango da lehen aldiz.


Kiroldegietako materiala zaharkitua zegoenez, udalak makina kardiobaskularren hornidurarako kontratua indarrean jarri du, ekipamendua hobetu eta mantentze-lan integrala egiteko.

Haurreskolak Partzuergoak ezezkoa eman dio bera Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoan sartzeko udalak otsailean egindako proposamenari.

Arte eszenikoen ertzetan eta hizkuntza berrien bilaketan erreferente gisa finkatuta, Eztena jaialdiak 18. ekitaldia egingo du du ekainaren 5etik 7ra.

Altzibar auzoan dauden, hiru logela dituzten eta bigarren eskukoak diren bi etxebizitza zozkatu dituzte. Itxarote zerrendaren hurrenkera ere ezarri da.

Dunedain, Budasan, eta Hellmugan hirukoak metalzaleen topaleku bilakatuko dute Niessen aretoa maiatzaren 8an, ostiralean. Sarrerak, salgai dira.

Urdaburu Mendizale Elkarteak ipar martxen sasoiko bosgarren irteera antolatu du maiatzaren 9rako.

11:30ean hasiko da desfilea Koldo Mitxelena plazatik abiatuta, herriaren Erdialdea dantzan jartzeko.

Maiatzaren 7an egingo du Don Bosco Lanbide Heziketa institutuak azoka, Lekuona Fabrikan.

Illunbe Arraun Elkarteak eta Adinberrik antolatuta, 24 ontzi lehiatuko dira Pasaiako badian. Estropada 12:00etan hasiko da, Trintxerpen.

Euskadiko Arrantza eta Kasting Federazioak eta Pasaiako Portu Agintaritzak baimena eman dute gaitutako eremuetan federatutako arrantzaleek arrantza egin ahal izateko.

Palestinarekin Elkartasun Eguna antolatu du Antxoko Basari elkarteak maiatzaren 23rako. Egun osoko egitaraua ondu du, xede zehatzekin.

Udalak bilera horietan parte hartzera deitu ditu auzotarrak.

Gaurko (hilak 30, osteguna) hasiko dira auzoko festak, 19:00etan. Dozenaka ekitaldi prestatu ditu Gurekin Auzo Elkarteak.

UEMAren kanpainak beste herrialdeetatik etorri eta euskara ikasten ari direnak ikusaraztea du helburu.

Haur eskolak dituen "gabeziak" konpondu gabe atera duela lizitaziora bigarrenez salatu du alderdi sozialistak.

Errenteriako Udalak, Familian Hezi zerbitzuaren bitartez, Sexualitatea, nondik hasi? izeneko monografikoa eskainiko du datorren astean.

Pasaiako eta Errenteria-Oreretako turismo bulegoetan eskura eta bete daitezke garraio txartel ez izendunak.

Bihar, asteazkena, hasiko dituzte lanak eta udalak 124.902 euro bideratu ditu horietara.

Lezoko Musika Eskolak astelehenean irekiko du datorren ikasturterako matrikulazio epea.

Legamia beka deialdia zabaldu du Errenteriako Udalak arte bizien sorkuntza eta bitartekaritza sustatzeko.