
Bizikletaren erabilerak gora egiten jarraitzen du, eta joan-etorrien ia erdia modu jasangarrian egin dira aurten, iazko datuak bost puntutan hobetuz.

Portuaren modernizazioa, gobernantza eredu berria, herritarren bizi kalitatea eta eskumenen transferentzia aldarrikatu dituzte Aizpea Otaegik, Mikel Arrutik eta Teo Alberrok.

Biyurrieneak laugarrenez antolatu du Eskertza Eguna. Hilaren 5 eta 6an izango da aurtengo ospakizuna, Madalensoro plazan.

Intxixu jatetxeko Gurutze eta Koldo izan dira aurtengo omenduak, herriari egindako ekarpenarengatik.

Aitor Bengoetxea 'Bengo' musikariak zenbait kontzertu eman ditu Kolonbian eta Mexikon. Bizitako esperientzia partekatu du HITZArekin.

Baxoa azterketak euskaraz pasatzearen aldeko sostengu mozioa da bata, eta bestea foruen abolizioaren 150. urteurrenaren eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenaren gainekoa.

2022 eta 2026 artean sortutako negozioei zuzendutako deialdia da, eta eskaerak egoitza elektronikoan aurkeztu behar dira abenduaren 31 baino lehen.

1.000. zenbakia du gaur HITZAk, eta hori bera ospatzeko, HITZAkideei eman die ahotsa. Salaberria 1545 argitaletxearen sortzaileetako bat da, eta argi du haiek bezalako eragileentzako ezinbestekoa dela HITZAren oihartzuna.

Egun osoko egitaraua antolatu dute hilaren 17rako. Besteak beste, Koloretako sustrai kantaren bideoklipa osatzeko irudiak grabatuko dituzte.

Oarsoaldeko lau udalek trafiko astunak eskualdean sortzen dituen arazoen diagnostikoa egin dute. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztu diote egindako azterlana.

Hernaniren aurka jokatuko dituzte partidak hilaren 13an, 18:00etan, Hernaniko pilotalekuan. Azkoitiari 4-2 irabazita lortu dute finalerdietako txartela.

Aldizkariaren eta hilabeteko aisialdiko agendaren esku orriaren itxura aldatu dute udalean komunikazio estrategiaren azterketa egin ondotik.

Asteburuan 2-1 irabazi zion Oiartzunek Azkoitiari. Orain itzulikoa jokatuko dute Gurea pilotalekuan, ostiralean (hilak 5), 21:00etan hasita.

Mintzagun egitasmoaren baitan, euskal dantzen oinarrizko pausoak ikasteko aukera izango dute Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen egunotan, Axuri Beltza kultur elkarteko kideekin.

Euskarako C1 maila edota baliokidea izatea zein Oiartzun eta oiartzuera ezagutzea dira izena ematerakoan bete beharreko baldintzak.

Oiartzungo Udalak eskualdeko alkateek aldundiari proposatutakoa zertan den azalduko die hilaren 19an.

Gaur gaueko 22:00etatik 06:00etara Bilboko norabidean Oiartzun ordainsaritik GI-20rako sarrera guztiz itxiko dute.

Udalak jakinarazi du bihar (hilak 3) hasi eta hiru astez egongo dela geldirik, modernizazio lanak egin behar dituztelako.

Bihar (larunbata) goizez eta arratsaldez jokatuko dira partidak; etzi (igandea) goizez bakarrik.