Bertsolaritza

Maila handia Donibanen jokatutako Euskadiko Karate Txapelketan

Iragan larunbatean Euskadiko Karate Txapelketa jokatu zen Larrabiden, kadete, junior eta senior mailetan. Klub parte hartzaileen artean izan zen Pasaiako Kiru-Do, eta bost domina lortu zituzten.

Elizalderen hurrengo egitekoak: auzolana eta Urkabeko gau martxa

Elizalde Eskolak 'Arnasguneak' proiektuko auzolana eta gau martxa egingo ditu bihar (hilak 24).

EH Bilduk baikor baloratu du PPAri lagapenak azkartzeko eskaera

Koalizioak adierazi du lagapen gehienak egiteke daudela oraindik, eta epe zehatzak eskatu ditu horiek desblokeatzeko eta espazio horiek pasaitarren zerbitzura jartzeko.

Kirol Astearen aitzakian, hamasei jarduera

Ander Garaiar Pikabeari emango diote Kirol Saria hilaren 30ean, eta HITZAk harekin izandako elkarrizketa argitaratuko du egun horretan bertan.

Pasaiako euskaltzale aktiboak bildu ditu Bokaleren IV. topaketak

Aurtengo sarituak Kontxita Beitia eta Urko Etxebeste izan dira, euskara zabaldu eta biziberritzeko egin duten lanagatik.

Lezoko Gau Beltza, ekitaldiz betea

Herriko eragileek bat egin dute Gau Beltzari hauspoa emateko. Hilaren 31rako, eta aurreko egunetarako, jarduera sorta antolatu dute.

ASTEKARIA

Hezkuntza duinerako baliabide eske, Bizarainen

Ikasturte hasieratik tutorerik gabe ari da Bizarain Ikastolako HH2ko bigarren gela. Irakasle hori eskatu eta kalitatezko hezkuntza bermatzeko elkarretaratzeak egiten hasi dira.

Lur Korta Redin, Oiartzungo Manuel Lekuona Biblioketa atzean duela.
Lur Korta Redin. Aktorea eta ipuin kontalaria

"Ipuin batek erakargarri izan behar du hura erakargarri egiteko"

Urteak daramatza Lur Korta Redin aktore eta ipuin kontalariak oholtza gainean. Aktore lanetan aritua da, eta ipuin kontaketak egiten dituenean ere ez dio antzezteari uzten.

ASTEKARIA

Faxismoaren zitalkeriaren berri, oinez eta plazan

Lezoko Oroimenaren Ibilbidea eta Oroimenaren Plaza aurkeztuko ditu Etxetxok larunbatean. Herrian 1936ko gerraren eta frankismoaren arrasto lazgarriaren gune iraunkor izango dira.

Lezoko Etxebizitza bulegoa ostegunero zabalik

Etxebizitzaren gaineko zalantzak argitzeko, diru laguntzen eta halakoen berri izateko, eta kudeaketa lan nahiz izapideetan laguntza emateko bulego ibiltaria aurkeztu dute.

Tokiko gobernantzaz hausnartuko dute bi egunez Lekuona Fabrikan.

Lekuona Fabrikako bibliotekan, liburuak eta gehiago

Azaroan hainbat jarduera izango dira Errenteriako bibliotekan. Besteak beste, helduentzako irakurketa dramatizatua eta tailerra antolatu ditu espazio horrek, baita haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa ere.

Gabierrota, elkartasunerako epizentro enegarrenez

Aita Mari itsas salbamendu humanitariorako ontziaren alde egitaraua ondu du Gabierrotako auzo elkarteak aurten ere, Behobia-Donostia lasterketak pilatzen duen jende mordoa baliatuta.

Hamahirugarren 21 Aulkin, 'Noraeza eta bidea' ardatz

Metrokoadroka kolektiboak Ehuntze sormen espazioa kulturaren laborategi bihurtuko du berriz ere 21 Aulki zikloaren bitartez.

'Txipietara' argazkiak emango dio ongietorria 2027ari

Udalak eta Laurak Batek udal egutegiko azala aukeratzeko argazki lehiaketa antolatu dute bigarrenez. Aurten Angela Losa sanpedrotarraren 'Txipietara' argazkia izan da irabazlea.

Izuari aurre egingo diote Donibaneko Gau Beltzenean

Hilaren 31ko ilunabarrean Euskal Herriko ohitura zaharrak ekarriko ditu berriz ere Bixi-Bixi elkarteak Donibanera, Gau Beltzarekin.

Euskararen Ahalduntze Eskolaren bi saio gehiago azaro hasieran

Euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan eroso aritzeko bi saio egingo dira azaroaren 3an eta 10ean.

2026ko aurrekontuaren azalpenak, asteazkeneko udalbatzarrean

Urriko osoko bilkura hilaren 18an (asteazkena) egingo dute herriko zinegotziek.

San Pedron gau iluna espero da

Hilaren 31n Gau Beltzaren ospakizunarekin bat egingo dute berriz ere sanpedrotarrek. Arratsalde eta ilunabar beldurgarriak iragarri dituzte.

Gehiago