
Eleberri laburren lehiaketan euskarazko lan onenaren saria eskuratu du oiartzuarrak 'Orbaintzea' lanarekin. Datarik ez badago ere, lana argitaratzea da hurrengo pausoa.

Ekitaldia ahalik eta ondoen antolatzeko antolaketa taldea berritu eta indartu nahi du Lau Haizetara euskaltzaleon topaguneak.

Elizalde Eskolak 50. urteurrena antolatzeko bertso bazkaria egin zuen larunbatean, eta hitzorduaren arrakasta nabarmendu dute antolatzaileek.

'Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean, ikasleok desobedientzia' lelopean herri eskolak ari da egiten Oarso Bidasoko Ikama.

Antxoko San Marko kale ondoko eraikin batean sutea izan da goizaldean. Sutearen ondorioz, pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute.

Antxoko Pasai Txarangak 70 urte bete ditu aurten, eta urteurren hori nahiz txarangak osatutako ibilbidea eta historia herriarekin ospatuko dituzte hilaren 17an. Musika eta jai giroa ez dira faltako Antxon.

Giro bikain eta goxoa izaten ari da Oiartzungo Garagardo Festan. Gaur (larunbata) eta bihar ere izango da zabalik.

San Pedroko Udal Aretoa herrian euskararen alde egiten ari den lana ezagutarazteko gune izango da.

Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, elkarretaratzea egin dute Beko plazan 'Gernikaren herritik, genozidiorik ez! Gerrarik ez! lelopean'.

Galtzaraborda-Alabergako auzo elkarteak zoriondu dituzte, haien borrokari esker topoaren geltokia estaliko dutelako. Herri osorako irtenbide "integrala" eskatu dute, ordea.

Maitane Ormazabal psikologoak azalduko du pantailen eta sare sozialen erabilerak eragin zuzena duela haur eta nerabeen ongizate emozionalean, autoestimuan eta harremanetan.

Fanderiako Errotak ateak zabalduko ditu barrutik ezagutzeko asteburuan.

Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleek jasoko dute egun bateko tailerra, hilaren 19tik 29ra bitartean.

Oinezkoen irisgarritasuna hobetu eta kalearen ingurua egokitzea izan da lanen helburua.

Larrabide kiroldegiak Euskadiko Karate Txapelketa jasoko du larunbatean, egun osoz. Donibanen 22 klubetako 143 kirolari bilduko dira.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 21ean Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Lezo Optikako Alicia Osak Argentinan egindako elkartasun kanpaina batean parte hartu du. Ia 600 betaurreko banatu dituzte han.

Urtebeteko haurrentzat, helduentzat, edo 75 urtetik gorakoentzat. Ikastaro eskaintza zabalaren berri eman du Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak.

Gozagunea zerbitzua Topalekuan ematen dute, 17:30etik 19:30era. Hurrengo hitzordua bihar (hilak 15) izango da.